Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

2012ko Agote sariak

Saritua

Irabazlea: Iker Badiola Etxaburu eta Edurne Alonso Arana

Giza Histologia

 

2012. urteko Jose Antonio Agote sarira aurkezten dugun proiektuaren izenburua Giza Histologia da. Proiektu honen helburua Medikuntza graduko 2. mailan ematen den Oinarrizko Histologia Medikoa eta Histologia Mediko Berezia ikasgaien testuliburu bat sortzea da.

Ondorengo laginean agertzen den moduan testuliburuaren oinarria histologia den arren beste esparru batzuekin loturak bilatzen dira. Horrela histologiak fisiologia, biokimika, zelulen biologia, anatomia edo patologiarekin izan ditzazken loturak aipatzen dira. Gure ustetan, ezinbestekoa da medikuntzako ikasleei ikuspuntu bateratzaile bat emetea eta ikasgai desberdinetan izan ditzazketen loturak agertzea prestakuntza hobeagoa izan dezaten. Beste alde batetik histologiaren irakaskuntza beste ikasgaietatik isolatuta agertzea ere ez zaigu zuzena iruditzen. Histologia testuliburu batean beste ikasgai batzuen aipamenak agertzea aberasgarria izateaz gain batzuetan ez da erraza ikasgai desberdinen arteko mugak zehaztea eta hori agerian agertzen da proiektuaren deskribapen moduan agertzen dugun laginean.

Proeiktuak berak sarrera bat izango luke eta hasierako gaiean (1. Gaia) ehunen izaera eta antolakuntza azalduko litzateke ondoren ehun motak azaltzeko (2-8. Gaiak). Azkenik, liburuaren zatirik garrantzitsuenak, gorputzeko sistema guztiak (9-17. Gaiak) azalduko lituzke histologiaren ikuspuntutik baina lehen aipatu moduan beste arlo batzuekin izan ditzazken loturak ahaztu gabe. Aipatu baita era, gai bakoitzaren bukaeran Galderak/Autoebaluazioa izeneko atal bat agertzen dela. Bertan gaiarekin zerikusia duten galderak agertzen dira eta ikasleak bere burua aztertzeko erabili ahal du. Nahiz eta proiektuaren egitasmoa egoera normal eta osasuntsuan giza histologiaren deskribapen eta azalpenak egitea izan, gai guztiek dute atal bat korrelazio klinikoak izenekoa. Azken batean, atal honetan, medikuntzan oinarrizko jakintzak barneratzen ari den ikasleari, aurrerago ikusiko dituen egoera patologikoei buruzko sarrera bat egiten zaio, hori izango bait da luzera ogibide honetan izango duen helburua.

 

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan