Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

2014ko Agote sariak

Saritua

Irabazlea: Amaia Muñoz Lopetegi eta Maite Martinez Zabaleta

Iktusa

Iktusa garrantzi epidemiologiko handia duen gaitza da, hilkortasun eta ezintasun kausa nagusien artean kokatzen baita. Bizi-itxaropena handitu eta gizartea zahartzearekin batera, gainera, hazten ari da gaitz honen prebalentzia.

Iktusaren eboluzioa, baina, ez da alor epidemiologikora mugatzen, gaitz honen maneiua zeharo aldatu baita azken hamarkadotan, honekin batera pronostikoa hobetuz. Hasierako kapituluek egitura klasikoago bat jarraitzen duten arren (iktusaren kontzeptua, fisiopatologiaren araberako sailkapena, kaltetutako eremuaren araberako aurkezpen kliniko ezberdinak, diagnostiko bereizlearen nondik norakoak, etab.), ikuspegi gaurkotua aurkeztu nahi izan dugu tratamendua eta pazienteen maneiu orokorrari dagokionean, aro berri honek ekarri dituen aldaketak nabarmenduz: osasun-zerbitzuen antolakuntza modu eraginkorragoak (iktus-kodea, iktus unitateak), errebaskularizazio teknikak (fibrinolisia zein hodi-barneko teknikak), diagnostikoa zehazten lagundu duten irudi-proba berriak (angio-OTA, perfusio-OTA), errehabilitazioaren garrantzia, bigarren mailako prebentzioaren papera, etab. Tarte bat utzi dugu, gainera, etorkizun hurbilean eskuartean izatea espero genezakeen bestelako baliabideak aipatzeko. Iktus mota bakoitzaren tratamendu espezifikoa ere landu dugu amaitzeko.

Lana Medikuntzako unibertsitate ikasketak euskaraz burutzen ari diren ikasleei dago bereziki zuzendua. Hartara, ulerterraza eta praktikoa izan dadin bilatu dugu. Testuan aipatutakoa osatu asmoz, irudi, taula eta laburpenak gehitu ditugu, baita informazioaren iturrira jotzeko erreferentzia bibliografikoak ere. 

 

Azken Berriak

UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25. urteurrena ospatuko du
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak datorren astean, irailaren 29an, bere 25. urteurrena ospatzeko EKITALDIA eta ERAKUSKETA antolatu ditu Iruñeko Pinaquy aretoan, 18:30etan.. Ekitaldiraa gonbidatuta daude ziurtagiria duten ehundaka enpresa, saltoki,...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan