Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

2016ko Agote Saria

Agote Sariaren deialdia zabaldu da

2016-10-24

OEEk Agote Saria, osasunarekin lotutako ikasgai ezberdinen euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko sortu zuen. Sari hau antolatzeko LKSren eta Mondragon Healthen babes ekonomikoa jaso du OEEk eta hiruron arteko lankidetza da, beraz, antolatu dugun sariketa.

Ekimen hau 2 urterik behin antolatzen du OEEk, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaietan euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko.

Testuek euskaraz idatziak izan behar dute eta 2016ko abenduaren 31 baino lehen lan osoaren aurrerapena bidali beharko da Sari honetan parte hartu ahal izateko.

Saria 2.400 eurokoa izango da, eta OEEk ahalegin berezia egingo du lan osoa aurkezten denean liburu bezala argitaratua izan dadin edo PDF formatoan interneten eskura egon dadin.

Informazio gehiago: Oinarriak 2016. Oinarrien informazio garrantzitsuena:

Egileak bat edo gehiago izan daitezke.

Lanak Orijinalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Puntu honekin bat ez datozen lanek sortu ditzaketen arazoen ardura egileena bakarrik izango da. OEEk ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik.

Gaur egun osasun-arloko ikasketa unibertsitarioetan ikasi beharreko ikasgai baten egitarau ofizialak jarraitzen dituzten lanek lehentasuna izango dute. Beraz ahal bada lanek ikasgai baten egitaraua osoa jasoko dute.

Lehenik lan osoaren proiektu bat aurkeztuko da eta saria lortuz gero 12 hilabeteko epean lan osoa aurkeztu beharko da.

Azken Berriak

FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...
UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du
Artizarra
"Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertso...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan