Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun zerbitzuan euskara normalizatzeko, euskaraz ikasitako profesionalak behar dira

2016-09-21

Info7n OEEren elkarteburua den Karlos Ibarguren Olalderen elkarrizketa jaso dute:

Osasun arloko ikasleek gaztelaniaz edo frantsesez hainbat lezio entzun beharko dituztela gaitzetsi du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibargurenek. Batetik, euskaraz ikasi nahi duten ikasle askok ezin dutelako EHU Euskal Herriko Unibertsitaean sartu eta kanpoan ikasi behar dutelako. Bestetik, EHUn sartzen direnei ere, unibertsitateak ez dielako ikasketa guztiak euskaraz egingo dituztenik ziurtatzen.

Ibargurenek salatu du mediku euskaldun gehiago ez dagoela aitzakia jarrita herri euskaldunetara mediku elebakarrak bidali dituela Osakidetzak, eta bitartean, gobernu bereko beste saila mediku elebakar gehiago sortzen ari dela. Egoera hori iraultzeko bi neurri sinple proposatu ditu Ibargurenek: batetik, EHUk klase guztiak euskaraz ematea; bestetik, azken bi urte hauetan atera duen araua molda dezala eta esan dezala argi eta garbi, beste unibertsitate batean ikasten ari den edonor etor daitekeela euskaraz ikasteko baldintzarekin.

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20160920/karlos-ibarguren-osasun-zerbitzuan-euskara-normalizatzeko-euskaraz-ikasitako-profesionalak-behar-dira

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...
Osasungintza erdaldunari sendagaia eman diote Mendaroko Ospitalean
"Aintzat ekimeneko kideen eskutik, Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalean lehiaketa bat egin dute bertako langileek osasungintzan euskaraz aritzeko asmoarekin. Hala, orain arte erdaraz soilik imajinatzen ziren espazioak euskaraz bizitzea lortu dute, baita...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan