Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetza oso urrun euskara planetik

2017-09-21

Osakidetzako bigarren euskara planaren indarraldiaren erdian gaudela, Kontseiluak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ohartarazi dute bertan hutsune handiak daudela. Hori dela eta, Osakidetzan helburu eta epe zehatzak behar direla aipatu dute.

Dagoeneko, 160.000 herritarrek hizkuntza hautatzeko aukeran euskarazkoa galdegin dute eta nahiz eta Planean udalerri euskaldunei arreta berezia jartzea jasota dagoen, zerbitzuak euskaraz jasotzeko arazoak daude. Horrez gain, Osakidetzako langileek zerbitzua euskaraz emateko duten ezintasunak aipatu dira eta landu beharreko  lau lehentasun aipatu ditu OEEko lehendakariak Karlos Ibargurenek: arduradunek langile euskaldunak babestea, tresna informatikoak euskaraz jartzea, euskarazko zerbitzua emateko protokolo zehatzak izatea, eta ikasketak euskaraz egiteko arazoak bideratzea.

Amaitzeko, Paul Bilbaok adierazi duen moduan, neurri zuzentzaile egokiak hartuz gero, bigaren plana amaitzerako egin daitezke urrats eragingarriak.

                                                            

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Aitor Montes: Euskara eta osasuna
Orain urte gutxi batzuk Aitorrek Bat: Soziolinguistika aldizkarian (ISSN 1130-8435, 118, 2021, 115-125 orrialdeetan artikkulu hau argitaratu zuen. Testu osoa irakurtzeko Laburpena: Artikulu honetan euskara osasun arloan ere bidegurutz...
Ekainaren 13an hitzordu garrantzitsua Iruñean
Euskararen biziberritzeak behar duen Erronka proposatu dugu: ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan