Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Itzulbideren egokitasunaz

2019-09-06

Aitor Montes Lasartek Argian sinaturiko artikuluan, Osakidetzaren Itzulbide proiektuan parte hartuko ez duela aurreratu du. Bere ustez, historia klinikoetan euskararen presentzia areagotzeko itzultzaile automatikoa erabiltzea ez da konponbiderik egokiena. Aitzitik, lehendik ere proposatu izan diren zirkuitu euskaldunak lirateke epe luzera begirako soluziorik onena, izan ere, bere ustez, itzultzaile automatiko batek segurtasun klinikoa kolokan jartzen du. Bestalde, zerbait itzultzekotan proba diagnostikoak lirateke egokiago bere iritziz, eta ez historia klinikoak.

Euskarazko osasun arreta segurtasunez emateko ekarpenik egiten duen ezin du frogatu eta, beraz, ez da baliagarria. Izan ere, pazienteen segurtasuna bermatzeko neurririk egokiena hizkuntza-parekotasuna da, hots, osasun langileak eta erabiltzaileak hizkuntza bera hitz egitea, eta ez nolanahi, baizik eta gaizki ulertuak eta hizkuntza-mugak gainditzeko adina. Hori posible ez denean, hurrenkeran itzultzaile profesional bat da gomendagarriena, eta ez ad hoc topaturiko itzultzailerik. Testuak itzultzeko orduan (historia klinikoa, adibidez), itzulpen profesionala eskatzen da. Osasungintzan ez da itzultzaile automatikorik erabiltzen. Kanadako frankofonoentzat, adibidez, pentsaezina da, umiliagarria izaterainokoan, osasun jarduerak derrigorrezko dituen etika eta ekitatearen aurkakoa. Bestalde, gauza jakina da ez dagoela itzulpen automatikoa onartuko duen epailerik.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko...
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan