Agenda
Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoetan izena emateko epea
2013-02-01-tik 2013-04-12-ra
Ikastaroa apirilaren 20an izango da. Matrikulazio epea martxoaren 1a arte.
- Data: 2013ko apirilaren 20a
- Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
- Ordutegia: Larunbata. 9:30-13:30/15:00-19:00
- Izaera: Presentziala
- Ordu kopurua: 8.00 ordu
- Matrikula-prezioak:
Orokorra: 56,00 €.
Ikasle, langabe eta erretiratuak: 50,40 €.
UEUko Bazkideak: 42,00 €
- Matrikula-epearen hasiera: 2013/02/01
- Matrikula-epearen bukaera: 2013/04/12
Ikastaroa larunbatean (apirilaren 20an) izango da.
Ikastaroaren ideia da jendea euskaraz trebatzea osasun arloan, batik bat neuromuskulueskeletikoen proba diagnostiko garrantzitsuenak erakustea. Bai fisioterapia arloan, bai medikuntza arloan oso garrantzizkoa da diagnostiko on bat egitea; funtsezkoa da, beraz, proba hauek ondo egiten ikastea, bai eta zer adierazten duten ere.
Irakaslea
-
Loitzun Izaola Azcona
Fisioterapian graduatua. Osteopata. UEUko kidea. MUGI Fisioterapia Zentroa eta Athletic de Bilbaoko Futbol Eskola. Esku terapian aditua.
Helburuak
- Proba diagnostiko garrantzitsuenak zeintzuk diren ikastea, pazienteen arazoak errazago atzemateko.
Edukiak
Gorputzeko ataleko proba diagnostiko garrantzitsuenak erakutsi eta banaka praktikatu, haien erabilera aztertu eta frogatzeko.
Metodologia
Ikastaro praktikoa izango da. Probak erakutsiko dira eta ondoren praktikan jarriko dira ikasleen artean, biko edo hiruko taldetan banatuta.
Nori zuzendua
Osasun arloan pazienteak tratatzen dituen edozeini (mediku, fisioterapeuta...).
Matrikulaziorako argibideak
Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).
Kasu Klinikoen bagabigablog lehiaketa
2013-03-11-tik 2013-06-20-ra
Hainbat alorretako osasun profesionalek zein ikasleek parte har dezakete honako txapelketa honetan, eta kasu onenek saria izango dute!
Kasu klinikoa bidaltzeko epea: martxoaren 11tik ekainaren 20ra bitartean
4 Sari izango dira:
Farmazia, Psikologia, Podologia, Odontologia
Biltzarrean izena emateko epea
2013-04-01-tik 2013-05-08-ra
OEEren Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
OEE, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, osasun-alorrean euskara sustatzeko helburua duen entitatea, datorren maiatzean 23. Osasun Biltzarra egingo du, Haurtzarotik Gaztarora izenburupean.
Hitzordua 2013ko maiatzaren 10 eta 11n izango da Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan.
Biltzarrak haurtzarotik gaztarorako aztergaiak landuko ditu ondorengo hiru mahai inguruen bidez:
- Etorkizuneko osasuna sustatzen,
- Zer du nire seme-alabak
- Konponbide bila.
Bertso-saio klinikoak otsailaren 4an Bilbon
2016-02-04-tik 0000-00-00-ra
Zatoz ondo pasatzera, bertsoak entzutzera eta lagun giroan afaltzera