Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun klinikoak zainketa intentsiboen unitate batean

Egileak:

Felix Zubia Olaskoaga

0


Sarrera

Zainketa Intenstsiboen Unitateak (ZIU) unitate bereziak dira, bertara datozen pazienteak patologia akutu eta larria dutelako.

Helburuak

Lan honen bidez bertako gizon eta emakumeen artean dauden ezberdintasun klinikoak aztertu nahi dira, euren adinean, diagnostikoan eta bilakaeran.

Metodoak

Sarrera irizpideak: Donostialdea ESIko ZIUan artatu diren pazienteak.
Epea: 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Aldagaiak: sexua, adina, diagnostiko nagusia, arnasketa mekanikoaren (AM) beharra, giltzurrun ordezkatze tekniken (GOT) beharra, hilkortasuna, ZIUko egonaldia.
Azterketa estatistikoa: Aldagai kualitatiboak Χ karratua erabiliz konparatu dira, eta aldagai kuantitatiboak, aldiz, Student-en T froga erabiliz. Esangura estatistikoaren maila p < 0,05ean ezarri da.

Emaitzak

1495 paziente izan dira, adina 62,09 ± 16,16 urtekoa da, AMaren beharra % 39,7koa, GOTaren beharra % 5,1ekoa, eta egonaldia 8,64 ±12,22 egunekoa da.
Sexuari dagokionean, 513 emakume (% 35) izan dira, eta 952 gizon (% 65). Emakumeen adina gizonena baino handiagoa da (63,25 ± 17,12 Vs 61,46 ±15,59 urte, p < 0,05). Gizonetan nabarmen gehiago ematen diren diagnostikoak politraumatismoa (% 81,7 Vs % 18,3), shock septikoa (% 61,8 Vs % 38,3), arnas gutxiegitasuna (% 61,4 Vs % 38,4), biriketako tronboenbolismoa (% 63,8 Vs % 36,2), blokeo aurikulo-bentrikularra (% 60 Vs % 40) eta bihotz biriken geldialdia (% 74,5 Vs 25,5) dira. Ez da ezberdintasun hori nabari hemorragia intraparenkimatosoetan (% 50,8 Vs % 49,2), hemorragia subaraknoideoan (% 54,5 Vs % 45,5), iktus iskemikoan (% 52,6 Vs % 47,4), intoxikazioetan (% 50 talde bakoitzean), edo pankreatitis akutuan (% 45,5 Vs % 54,5). Gizonek gehiagotan behar dute AM (% 41,4 Vs % 36,6; p < 0,05), ez GOT (% 5,1 Vs % 5). ZIUko egonaldia oso antzerakoa da, eta ZIUko hilkortasuna pixka bat handiagoa gizonetan, baina ez da esangura estatistikora iristen (% 16,2 Vs % 14).

Ondorioak

Gure ZIUan gizon eta emakumeen arteko erlazioa 2:1 da. Diagnostiko nagusian ezberdintasun handiak daude, eta arnasketa mekanikoa gehiagotan behar izaten da gizonetan.

Bibliografia

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan