Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Aho osasuna etxetik kanpo

Egileak:

Ander Izaguirre Urberuaga

IƱaki Izaguirre Mendikute

Sandra Ledesma Jorge

Maitena Urberuaga Erce

0


Sarrera

Eskuetako higienea egiteko kartelak ohikoak dira gune publiko, osasun-zentro, ikastetxe eta unibertsitate askotan, gaixotasun infekziosoen transmisioa saihesteko. Covid pandemiak eskuen higienea normalizatu du.

Helburuak

Ahoko higiene-ohiturak oraindik ez daude normalizatuta.

  1. Ahoko higienea aho-hortzen osasuna hobetzeko sustatu beharreko ohitura da. Lotura estua dago hortz-plakaren eta aho-hortzetako gaixotasunen artean.
  2. Unibertsitateko ikasleek aho-higiene egokia egitea funtsezkoa da aho-hortzen osasun ona mantentzeko, egunean zehar ordu asko ematen baitituzte bertan. Ahoko higienea normalizatzea da helburua, gure ohiko ingurunetik kanpo gaudenean.

 

Metodoak

Online eta borondatezko inkesta bat egin zen Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko Odontologia Graduko ikasleen artean, Prebentzioa ikasgaian, aho-hortzen higienea unibertsitate-eremuan nola egiten zuten zehazteko.

Galderak hauek izan ziren:

  • Zenbat aldiz garbitzen dituzu hortzak egunean?
  • Hortzak garbitzen dituzu unibertsitatean zaudenean?
  • Unibertsitatean hortzak garbitzen ez badituzu, adierazi arrazoia.

 

Emaitzak

Emaitzak adierazten du inkestatutako ikasleen % 65ek bakarrik egiten duela ahoko higienea unibertsitatean.

Nagikeria da hortzak ez garbitzeko arrazoi ohikoena.

 

Ondorioak

Unibertsitatean ikasleak hortzak ez garbitzeko arrazoi nagusiak denbora-falta, nagikeria eta ahanztura dira. Ahoko higieneari buruzko kartel didaktiko bat egin da, osasun-hezkuntzako eta prebentzioko kanpaina gisa Unibertsitateko komun publikoetako kartelek ahoko higienea egiteko balio dezakete, etxetik kanpo gaudenean, behar bezala egiteko behar diren urratsak jarraitzeko gida didaktiko gisa.

Ahoko higieneari buruzko arauek eta arau horiek denboran mantentzeak eskuratutako ezagutzak finkatzea dakar.

Kartel didaktikoek harrera ona izan zuten Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko ikasle, irakasle eta gainerako langileen artean.

 

Bibliografia

  1. Colegio de Dentistas de España (2016): Uno de cada tres españoles se olvida de su higiene bucal cuando está fuera de casa. Obtenido en https://www.consejodentistas.es/comunicacion/actualidad-consejo/notas- de-prensa-consejo/item/1243-uno-de-cada-tres-espanoles-se-olvida-de-su-higiene-bucal-cuando-esta-fuera-de-casa.html.
  2. Löe H. Oral hygiene in the prevention of caries and periodontal disease. Int Dent J 2000;50(3):129-

 

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan