Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren azken ikerketa-inkesta gazteleraz

2015-07-14

Aitor Montes Gara egunkarian: Neurriak hartu hitzak neurtuz

Artikulu honetan, Aitorrek Osakidetzako medikuei banatutako gaztelerazko galdetegiari buruz aritu da. Galdetegi hori ume euskaldunekin egin nahi den obesitateari buruzko ikerketa lan bati dagokio eta hizkuntza askotara itzuli eta egokitu da, hemen Osakidetzak ez du hori egin:

Orain gutxi Osakidetzako Debagoieneko ESIak PENSOI proiektua abiarazi du, inguruko haurren gainpisua eta loditasuna aztertzeko asmoz eta jarrera osasuntsuak bultzatzeko, sektore eta eragile ezberdinak inplikatuz. Azterlan sakon baten ostean, Debagoieneko haurren herenak gehiegizko pisua eta loditasuna daukala ikusi da. Hori dela eta, zenbait aldagai aztertzeko galdetegi bat bidali zaie gurasoei, etxean bete dezaten. Erabili dituzten galdetegiak CBCL eta SDQ delakoak izan dira.

CBCL hori haurren osasun egoera ebaluatzeko gehien erabiltzen den galdetegietako bat da. Assenbachek sortu zuen Britainia Handian, eremu ingeles batean. Bete-betean asmatu zuen arren, gauza jakina da horrelako galdetegi bat mundu osoan erabiltzeko, eta edozein ikerketan baliagarria izan dadin, tokian tokiko hizkuntzara itzuli behar dela derrigorrez, aztertuko den eremuaren ezaugarri soziokulturalak kontuan hartuz. Sheffield eta Atenas ez dira guztiz berdinak, eta Pekinetik Montevideora aldea badago.

Gauza bakoitza bere neurrian erabili behar dela oharturik, espainiar Estatuko medikuek galdetegi hau euren inguruan aztertu dute. Jadanik gazteleraz, katalanez eta galegoz dago, eta bertsio hauek guztiz baliagarriak direla egiaztatu da. Euskarazko bertsiorik ez dago, ordea. Gure eremuan erabili ahal izateko, eta balio zientifikoa eduki dezan, euskarazko bertsio bat sortu beharko genuke, eta ondoren egiaztatu. Baina oraindik ez da egin.

(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan