Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun zerbitzuan euskara normalizatzeko, euskaraz ikasitako profesionalak behar dira

2016-09-21

Info7n OEEren elkarteburua den Karlos Ibarguren Olalderen elkarrizketa jaso dute:

Osasun arloko ikasleek gaztelaniaz edo frantsesez hainbat lezio entzun beharko dituztela gaitzetsi du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibargurenek. Batetik, euskaraz ikasi nahi duten ikasle askok ezin dutelako EHU Euskal Herriko Unibertsitaean sartu eta kanpoan ikasi behar dutelako. Bestetik, EHUn sartzen direnei ere, unibertsitateak ez dielako ikasketa guztiak euskaraz egingo dituztenik ziurtatzen.

Ibargurenek salatu du mediku euskaldun gehiago ez dagoela aitzakia jarrita herri euskaldunetara mediku elebakarrak bidali dituela Osakidetzak, eta bitartean, gobernu bereko beste saila mediku elebakar gehiago sortzen ari dela. Egoera hori iraultzeko bi neurri sinple proposatu ditu Ibargurenek: batetik, EHUk klase guztiak euskaraz ematea; bestetik, azken bi urte hauetan atera duen araua molda dezala eta esan dezala argi eta garbi, beste unibertsitate batean ikasten ari den edonor etor daitekeela euskaraz ikasteko baldintzarekin.

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20160920/karlos-ibarguren-osasun-zerbitzuan-euskara-normalizatzeko-euskaraz-ikasitako-profesionalak-behar-dira

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan