Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzak Euskara Planaren gaineko ebazpena errekurritu nahi

2016-10-13

Diario de Noticias taldeko egunkarietan argitaratutako albiste batean irakurri ahal izan dugun moduan, Osakidetzak eta CCOO sindikatuak iritzi kontrajarriak erakutsi zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) Euskara Planeko II. puntuaren gainean egindako ebazpenean.

Sindikatuaren esanetan, EAEAN-k Planeko atal hori baliogabetzeak esan nahi du, Plana ezarri zenean plaza jakin batean euskara beharrizan moduan ezarrita ez bazegoen, plaza hori libre egotea plana indarrean dagoen bitartean, ez da arrazoi nahikoa hizkuntz eskakizuna izatearen beharrizana plana indarrean jarri zeneko datara bueltatzeko.

Osakidetza aldiz, ebazpena aztertzen ari da eta gogoratzen du lehenengo isntantzian arrazoia eman ziotela derrigortasun datak onartuz , titular gabe bete barik geratzen ziren plazetan. Beraz argi dago Osakidetza eta sindikatuaren artean tentsioguneak sortu direla.


Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25. urteurrena ospatuko du
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak datorren astean, irailaren 29an, bere 25. urteurrena ospatzeko EKITALDIA eta ERAKUSKETA antolatu ditu Iruñeko Pinaquy aretoan, 18:30etan.. Ekitaldiraa gonbidatuta daude ziurtagiria duten ehundaka enpresa, saltoki,...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan