Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasungintzarako hiztegi terminologiko berriak

2018-03-20

Otsaila bukaeran Eusko Jaurlaritzak 13 baliabide berri eskaini zituen euskararen normalizazioan aurrera egiteko, tartean osasungintzarako erabilgarri diren hiru hiztegi: Traumatologia, Hiesa eta Mendekotasunari buruzkoak. Sarean eskuragarri daude (gogoratu, control+f sakatuta erraz asko topatu daitezkeela hitzak), eta paperean ere argitaratu dira. Horrez gain, Euskalterm banku terminologikoa elikatzeko erabili dute, beraz, Euskaltermen bertan bilatuta zuzenean topatuko duzue itzulpena. UZEI arduratu da hiztegiak egiteaz.

Terminoen ondoan agertzen diren zenbakiak, hau da, (3) eta (4) hitzaren egoera zein den adierazteko daude. (3)k esan nahi du hitz hori erabiltzen dela, baina ez dela gomendatuena. (4) da beraz seguruena, esan nahi du terminoa erabiltzen dela eta gainera horixe dela gomendatuena.

PDF formatuan:
- Traumatologia-hiztegia
- Hiesari buruzko hiztegia
- Mendoekotasunari buruzkoa

Euskalterm, hemen.

Orain arte argitaratutako hiztegi guztiak, hemen.

Albiste osoa, hemen.


 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikast...
Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan