Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Arretaren normalizazioari erasotzen dion birusa

2018-11-27

"Zeren zain gaude, beraz? Hiru osagai aktibatuz, urte gutxian arreta normalizatua eskaintzeko moduan egon gaitezkeela esango nuke."

Hala dio Karlos Ibarguren Olalde OEEko lehendakariak. Hiru osagai aktibatzeak zer-nolako ondorioak izan litzakeen azaldu du Berriako iritzi-artikulu honetan:

1.- Lidergoa.

2.- Euskaraz lan egiteko guneak sortu.

3.- Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko gaitasunik ez duten profesionalekiko kontratazio-politika.

Hiru urrats egiteko momentua heldu da, orain dugu aukera. Euskaraldia tranpolina izan daiteke.

"Buenos días» izan daiteke lasai arraio nire «egun on» batek 07:30ean Donostia Ospitaleko igogailuan jasotzen duen erantzuna. Kezkatuta eta pentsakor jasotzen dut guardian gertatu denaren berri, «buenos días» horren hizkuntza berean, eta abiatzen naiz gaixoak ikustera. Erizainarekin eta gaixoarekin euskaraz aritu ondoren, gaztelaniara itzuliko naiz historia klinikoan idazteko. Gaur guardian dagoena elebakarra da, eta, nik idatzitakoa ulertzen ez badu, gaixoari kalteren bat sortuko ote dion beldur, Osakidetzako euskara planak onartzen didan euskaraz lan egiteko eskubideari uko egin behar? Noiz arte? Galdera horiek buruan ditudan bitartean, Javier erizaina inguratu zait. Haren ingurua ez da euskalduna, eta 30 urterekin liberatu zuen Osakidetzak euskara ikas zezan. Lortu zuen zegokion hizkuntza eskakizuna, baina non erabili ez duenez, bere euskara maila galtzen ari da. Lanean euskara erabiltzeko aukera bilatzen duen arren, nekez topatzen du."

 

[Jarraitzen du...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan