Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Larunbatean egin zen Makean Iparraldeko OEEren lehen bilera

2021-06-29

Ekainaren 26an egin zen Makean Iparraldeko OEEren lehen bilera. Bertan izandako 10 pertsonek, erakundeak eskatzen duen lan administratiboaz gain, hiru lehentasun finkatu zituzten:
 
1.- Profesionalen eguneroko lanean erabilgarriak izango diren fitxak eta gainerako dokumentuak sortu edo Iparraldeko errealitatera egokitu
2.- Osasun profesionalek duten euskararen ezagutza maila eta erabilera aztertu
3.- Errotulazioa eta dokumentazio ofiziala elebiduna bihurtu
 
Baionako ospitalean duela urte asko lantaldea dagoenez, talde honen egoera aztertu zen eta helburuetan aurrera egiteko lantaldeak sortu ziren.
 
Osasun-arloarekin erlazioa duen edozein profesionalentzat irekia den talde honekin harremanetan honako posta-helbidean bitartez jar zaitezke: oeeiparralde@ni.eus
 
Ipar Euskal Herriko OEE Elkartearen sustatzaileetako bi laguni elkarrizketa egin zieten: Berrian Maia Lacroixeri eta kazeta.eus-en Xan Berterretcheri. Elkartearen sorrerari buruz eta osasun-arreta ama-hizkuntzan emateari buruz hitz egin zuten, besteak beste.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan