Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEk helegitea jarri dio Osakidetzako Logopeden deialdiari eta orain izenpeak jasotzen ari da

2022-01-17

Eskaera hau babesteko izenpeak jasotzen ari gara. Gurekin bat egin nahi?
Osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu:

OEEk helegitea aurkeztu zion ostiralean Osakidetzak Logopeda lanpostuetarako egindako deialdiari, UEMAk eta Behatokiak egin bezala. Logopedia lanpostu horiek profesionaltasunez betetzeko eta arreta pazienteek behar duten mailan emateko hizkuntza biak ondo ezagutzea ezinbestekoa delako jarri dugu.

Gure elkartea kezkatuta dago Osakidetzako zenbait lanpostu esleitzeko orduan behar diren hizkuntza eskakizunak jartzen ez direlako. Horrek Osakidetzako Euskara Plana zuzenki kaltetzen du.

Orain jakin dugunez, gauza bera gertatu da logopedia lanpostu batzuekin. Harrigarria da hizkuntzarekin erabat lotuta dauden lanpostu horietan behar den euskara aintzat ez hartzea. Ez soilik hori, Arantzazun 2018an egin genuen OEEren Osasun Biltzarrean azaldu zenez (Komunikazioa-Inkomunikazioa), adibidez afasia detektatzeko behar diren test egokiak eta antzeko materialak oraindik orain gauzatze fasean eta modu boluntarioan daude, hau da, logopedek lan egiteko behar dituzten oinarrizko materialak ez daude eskura eta prest. Ildo beretik, iaz Kazeta medikoan argitaratutako artikuluan ere gai horren egoera gaur egun zein den ikus daiteke.

Horrek adierazten digu administrazio guztiekin euskaraz ahoz eta idatziz zerbitzuak jasotzeko eskubidea aitortu zigun Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea orain dela 40 urte onartu zenetik hona eta Osakidetza orain dela 38 urte sortu zenetik hona ez dugula urratsik eman arlo horretan.

Utzi zure iruzkina

Amaia Salbarredi Lazcano

2022-03-26 12:10

Logopedia tratamentuetan komunikazioa (Hizkuntza, ahozkera, ahotsa, entzumena) eta ahoko beste hainbat funtzio lantzen ditugu (arnasketa, sukzioa, murtxikaketa, irensketa, besteak beste). Ahoko funtzioaenbtratamentua jasotzeko euskara ez litzateke beharrezkoa izanen, baina komunikazio arloan bai, izan ere hizkuntza, ahozkera eta entzumena zailtasunak dituzten paziente asko daude haien ama hizkuntza euskara dela, eta gazteleraz ez dakitela. Hortaz gain, eta bereziki, gaixo neurologikoen kasuan, tratamentua euskaraz jasotzea beharrezkoa da, bestela ez litzateke neuroplastizitaterik egongo. Bestalde, euskarazko tratamentua jasotzeak euskaldunontzat, beste xarma bat du nahiz hizkutza edo ahozkera eta entzumen zailtasunak ez izan. Euskarazko tratamentuak jasotzeak bestelako gertutasun bat eskeintzen die gaixoei, eta gure lurraldeko hizkuntza da euskara, beraz, gure eskubidea da osasun publikoan Logopedia esukaraz jasotzea.

Idoia

2022-02-16 15:44

Logopeda lanetan ari naz Osakidetzan orain dala 12 urte baino gehiagoz eta artikuluan jasotako informazioa zuzena dala baieztatu daiket. Gero eta eskari haundiagoa dago arreta euskaraz jasotzeko eta gaur egun guztiz beharrezkoa da euskerea gure lana pazienteak merezi dauan kalitateaz burutzeko.Materialaren euskarazko bertsio balioztatuak izatea premiazkoa da ere!

Eskarne Darceles

2022-02-14 20:04

Euskaraz bizi nahi dut

Miren Koruko GONZALEZ

2022-02-10 21:08

Lanpostu Publiko guzietan Euskara eta Gaztelania menderatu behar dira, Herri honek bi hizkuntza horiek ofizialak onartuak ditunez gero.

Mila bakedano

2022-02-10 09:51

Euskaldunak euskeraz
 1 2 3 >>  Amaiera

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko...
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan