Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pediatria Topaketarako komunikazioen aurkezpenak

2026-02-13

Aurten Pediatria Elkarteak XVIII. Pediatria topaketak ospatuko ditu. Komunikazioak otsailaren 20 baino lehen aurkeztu behar dira:

  • Eguna: Martxoaren 12, osteguna
  • Ordua: 16:00tatik 19:30tara
  • Lekua: Euskaltzaindiako egoitza, Plaza Barria, Bilbo


Jardunaldian bi hitzaldi egongo dira, eta ondoren, ahozko komunikazioetarako tarte bat egongo da. Ahozko komunikazioak bidaltzeko epea otsailaren 20ra arte da. Xehetasunak beheko UEUren webgunean daude.  

Ohiko legez, jardunaldia dohainik izango da. Kredentzialak eta ziurtagiriak egin ahal izateko UEUren webgunean inskripzioa egitea beharrezkoa izango da. Prozedura erraza da. Ekitaldian matrikulatzeko, lehenengo UEUren web orrian erregistroa egin (aurretik egin ez badugu), eta gero, ekitaldian matrikula egin beharko dugu.

Ekitaldiaren inguruko informazio guztia eta matrikulazioa egiteko aukera UEUren web orrian duzue: 
https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2300-xvii-pediatria-topaketa

Animatu eta parte hartu!

Pediatria topaketen talde antolatzailea,

Utzi zure iruzkina

Ander Izaguirre Urberuaga

2026-02-20 10:10

ESTRABASAZIO MUKOZELEA ODONTOPEDIATRIAN SARRERA Mukozelea da ahozko patologia biopsiatuena odontopediatriako kontsultan (lehen mailako arreta). Listu-guruin txikietako tumore onbera da, sarritan beheko ezpainean aurkitzen dena. KASU KLINIKOA Hamaika urteko neskato bat kontsulta odontologikora joan da, Osakidetzaren Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren barruan. Beheko ezpainaren barnealdean tumorazio exofitikoa du, bi hilabeteko eboluziokoa, exazerbazio- eta baretze-aldiekin, amoxizilina hartzearekin batera. Trinkotasun gorabeheratsua eta haztatzean minik ematen ez duena du; itxura zehar argia du, eta ezarpen-oinarri zabala. Aurrekari gisa, ahoko mukosa hozkatzeko ohitura nabarmentzen da. Erauzi, eta azterketa anatomopatologikoa egiten da, mukozelearen estrabasazio-diagnostikoa baieztatzeko. ONDORIOAK Bi mukozele mota daude, jatorriaren arabera: erretentziokoa eta estrabasaziokoa. Erretentzio-mukozelea iraitz-hodiaren buxaduragatik gertatzen da, kalkulu bidez, eta mukiaren loditzeagatik. Horrek epitelioz estalitako guruinaren atzeranzko dilatazioa eragiten du. Helduetan ohikoagoa da. Estrabasazio-mukozeletan, historia klinikoan beti jaso ez diren koska inkontzienteen edo ezbeharren ondorioz, guruinaren iraitz-hodia apurtu daiteke, eta haren muki-edukia inguruko ehun bigunetara atera, pseudokiste bat sortuz, epitelioak mugatzen ez duen barrunbe bat baita. Estrabasazio-mukozeleak ziklo errepikarian sartzen dira: traumatismoa ahoko mukosan, mukiaren tamaina handituz eta txikituz, beste traumatismo baten ondoren mukosaren listu-edukia hustean. Oso ohikoa da haurtzaroan eta gaztaroan. Tratamendua eszisio kirurgikoan edo laser bidezko eszisioan datza, lesioaren inguruko guruinak kenduz, berriro ager ez daitezen. Nahiz eta lesio horien tratamendu kirurgiko anbulatorioa eraginkorra eta kostu txikikoa izan, laser teknika alternatiba bat izan daiteke, eta, gainera, gurasoek onarpen handia izan dezakete. 1. Essaket S, Hakkou F, Chbicheb S. Mucocèle de la muqueuse buccale [Mucocele of the oral mucous membrane]. Pan Afr Med J. 2020 Apr 29;35:140. French. doi: 10.11604/pamj.2020.35.140.21079. PMID: 32655754; PMCID: PMC7335251. 2. Nallasivam KU, Sudha BR. Oral mucocele: Review of literature and a case report. J Pharm Bioallied Sci. 2015 Aug;7(Suppl 2):S731-3. doi: 10.4103/0975-7406.163516. PMID: 26538955; PMCID: PMC4606697. 3. Choi YJ, Byun JS, Choi JK, Jung JK. Identification of predictive variables for the recurrence of oral mucocele. Med Oral Patol Oral Cir Bucal. 2019 Mar 1;24(2):e231-e235. doi: 10.4317/medoral.22690. PMID: 30818316; PMCID: PMC6441602. Egileak: Ander Izaguirre Urberuaga, Iñaki Izaguirre Mendikute, Maitena Urberuaga Erce, Inés Egaña Mata Odontologia unitatea. ESI Debabarrena. Osakidetza Azken Berriak Pediatria Topaketarako komunikazioen aurkezpenak Aurten Pediatria Elkarteak XVIII. Pediatria topaketak ospatuko ditu. Komunikazioak otsailaren 20 baino lehen aurkeztu behar dira: Eguna: Martxoaren 12, osteguna Ordua: 16:00tatik 19:30tara Lekua: Euskaltzaindiako egoitza, Plaza Ba... Garbiñe Elizegi: «Osasun sistema ez da neutroa, hegemoniara erabat lerratua dago; erdara eta erdal kultura dira nagusi» Berria egunkarian elkarrizketa egin diote Garbiñek 20 urtez erizain gisa lan egin du: Paziente emakume eta genero disidente euskaldunek Osasunbidean pairatzen dituzten bazterketak aztertu ditu Garbiñe Elizegi erizainak, argitara atera be... Berri + Ugarteburu sariak Egin bazkide Web mapaweb mapaGizarte-sareak facebook twitterLaguntzaileak Eusko Jaurlaritza Bai Euskarari

Ander Izaguirre Urberuaga

2026-02-20 10:09

ESTRABASAZIO MUKOZELEA ODONTOPEDIATRIAN SARRERA Mukozelea da ahozko patologia biopsiatuena odontopediatriako kontsultan (lehen mailako arreta). Listu-guruin txikietako tumore onbera da, sarritan beheko ezpainean aurkitzen dena. KASU KLINIKOA Hamaika urteko neskato bat kontsulta odontologikora joan da, Osakidetzaren Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren barruan. Beheko ezpainaren barnealdean tumorazio exofitikoa du, bi hilabeteko eboluziokoa, exazerbazio- eta baretze-aldiekin, amoxizilina hartzearekin batera. Trinkotasun gorabeheratsua eta haztatzean minik ematen ez duena du; itxura zehar argia du, eta ezarpen-oinarri zabala. Aurrekari gisa, ahoko mukosa hozkatzeko ohitura nabarmentzen da. Erauzi, eta azterketa anatomopatologikoa egiten da, mukozelearen estrabasazio-diagnostikoa baieztatzeko. ONDORIOAK Bi mukozele mota daude, jatorriaren arabera: erretentziokoa eta estrabasaziokoa. Erretentzio-mukozelea iraitz-hodiaren buxaduragatik gertatzen da, kalkulu bidez, eta mukiaren loditzeagatik. Horrek epitelioz estalitako guruinaren atzeranzko dilatazioa eragiten du. Helduetan ohikoagoa da. Estrabasazio-mukozeletan, historia klinikoan beti jaso ez diren koska inkontzienteen edo ezbeharren ondorioz, guruinaren iraitz-hodia apurtu daiteke, eta haren muki-edukia inguruko ehun bigunetara atera, pseudokiste bat sortuz, epitelioak mugatzen ez duen barrunbe bat baita. Estrabasazio-mukozeleak ziklo errepikarian sartzen dira: traumatismoa ahoko mukosan, mukiaren tamaina handituz eta txikituz, beste traumatismo baten ondoren mukosaren listu-edukia hustean. Oso ohikoa da haurtzaroan eta gaztaroan. Tratamendua eszisio kirurgikoan edo laser bidezko eszisioan datza, lesioaren inguruko guruinak kenduz, berriro ager ez daitezen. Nahiz eta lesio horien tratamendu kirurgiko anbulatorioa eraginkorra eta kostu txikikoa izan, laser teknika alternatiba bat izan daiteke, eta, gainera, gurasoek onarpen handia izan dezakete. 1. Essaket S, Hakkou F, Chbicheb S. Mucocèle de la muqueuse buccale [Mucocele of the oral mucous membrane]. Pan Afr Med J. 2020 Apr 29;35:140. French. doi: 10.11604/pamj.2020.35.140.21079. PMID: 32655754; PMCID: PMC7335251. 2. Nallasivam KU, Sudha BR. Oral mucocele: Review of literature and a case report. J Pharm Bioallied Sci. 2015 Aug;7(Suppl 2):S731-3. doi: 10.4103/0975-7406.163516. PMID: 26538955; PMCID: PMC4606697. 3. Choi YJ, Byun JS, Choi JK, Jung JK. Identification of predictive variables for the recurrence of oral mucocele. Med Oral Patol Oral Cir Bucal. 2019 Mar 1;24(2):e231-e235. doi: 10.4317/medoral.22690. PMID: 30818316; PMCID: PMC6441602. Egileak: Ander Izaguirre Urberuaga, Iñaki Izaguirre Mendikute, Maitena Urberuaga Erce, Inés Egaña Mata Odontologia unitatea. ESI Debabarrena. Osakidetza

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekuko mezua idatzi duten 7 gazteak
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan