Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

05. Osasun Ihardunaldiak: Lehen mailako asistentzia

1995-03-30, Gernika

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Aurkezpena

Orain urte batzuk 1992an hain zuzen, Basurtoko Ihardunaldiak ospatu ondoren, Gernikan V garrenak Lehen Mailako Asistentziari buruz antolatzeko ideia bururatu zitzaigunean, egia esan, erdiestezinezko helburua iruditu zitzaigun.

Zalantza asko eta aitzaki batzuen ondoren ausartu ginen eta aurrera joatea erabaki genuen. Bagenekien zaila izango zela eta zer nolako oztopoak izango genituen; hala eta guztiz ere, erronka tentagarria zen.

Azkenengo txanpak ematen ari garenean zera esan dezakegu; esperientzia guztiz positiboa izan dela, eta zer esanik ez, erantzuna ezin hobea: hor daude 59 komunikazioak ( 41 ahozko komunikazioak, 4 bideoak eta 14 panelak) Euskadiko bazter guztietatik bidaliak.

Gure Ihardunaldiak, ekintza guztiak bezala, gizarteari eskeintzen dioten zerbitzuagatik baloratu behar dira, eta alde horretatik, esan dezakegu garrantzi haundia dutela; eguneroko errealitatea aldatzea da gure helburua: galderak egiteko indarra bizirik mantentzeko, kontzientzia kritikoa gogortzeko, ikerketa gaitasuna suspertzeko eta, batez ere, euskararen normalizazio bidean aurrerapausuak emateko, datozen belanauldien etorkizuna pluralagoa izan dadin.

Gure garaian teknologiak balore haundia hartzen du eta bere garrantzia argi dago, baina ezin dugu ahaztu Galileoren ametsa; “zientziaren aurrerapenak naturak eta gizakiak -biek batera- garapena lor dezaten balio behar du”. Behin baino gehiago, gure osasun munduan bide teknologikoari balore haundia ematen diogu lehenengo mailan dauden baloreak kontutan hartu barik. (eta herriko medikuak eta erizainak dauzkagu buruan): arazoei aurre egiteko euren kreatibitatea, gaitasuna, imajinazioa eta, batez ere, gizatasuna, gaur egun inoiz baino gehiago garrantzi haundiagoa hartzen ari da.

Amaitzeko, gure lana aurrera eramateko instituzioen aldetik jaso ditugun laguntza eta erreztasunak ere aipatzekoak dira: Osakidetzaren Bizkaiko Barneko Eskualdeak, Gernikako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Bilbao Bizkaia Kutxak, denek babesa eman digute. Guztioi mila esker.

Batzorde Antolatzailea

Txus Caminos
Iñaki Laboa
   Esther Olarreta
Txabi Txakartegi

 


Hitzaurrea

Dudarik gabe, ezin zitekeen leku hoberik aukeratu Lehen Mailako Asistentzian euskal Ihardunaldi batzuk egiteko, Barne-Eskualdearen bihotza den Gernika baino. Izan ere, Gernika herri-medikuntzaren ardatza ez ezik erabateko osasun-zerbitzuen bultzatzailea ere baita elkartean.

Esan beharrik ez dago itzelezko apustua zela Lehen Mailako Asistentziaren inguruan ihardunaldi batzuk sustatzea. Alde batetik, denok ahalegin handia egin behar genuelako gure eginbeharretan lehenengoa den iharduera ezezagun honen lana agerian uzteko eta, bestaldetik, geure ardura zelako “primarian” egiten ari diren prozesuen garrantzi handia hala nola baita antolakuntzan, prebentzioan eta kalitatean burutzen ari garen aurrerapenak jakinaraztea.

Ihardunaldi hauetan parte hartzen duten guztion laguntzaz, espero dugu geure lana hobetzea, osasun-zerbitzuen sarrera ez ezik gaixoarekiko asistentzi mailarik hurbilena ere izan dadin, gaixoarekin batera osasun- egoerarik onena eta ongitasunik osatuena sortzeko erantzulea.

Ihardunaldi hauetan elkarren artean ezagutuko eta landuko ditugun lanek bultza gaitzatela ikertzera eta laguntzera primaria-ren langileen osotasuneko lana eta, aldi berean, zubiak eraikitzera beste mailekin (ospitalekoak, udalekoak, gizartekoak, hezkuntzakoak) gurekin bateginik baitaude osasun-egitasmo berean.

Mari Jose Albizua Manrique
Barne-Eskualdeko Zuzendaria

 

 

Hitzaurrea

Gernika-Lumoko Udaleko alkate bezala, 1.995. eko martxoan gure herrian izango diren “Lehen Mailako Asistentzia” Ihardunaldietako partaide eta bertaratuko diren guztiei agurtu nahi diet. Era berean, eskeintzen didazuen aukera honen bitartez antolatzaileak zoriondu eta, kasu honetan bereziki, gure gizartearen ongizatea lortzeko lanean jarraitzeko adore eman nahi diet.

Begibistakoa da 'Lehen Mailako Asistentzia” -k itzelezko garrantzia daukala osasun asistentziaren barruen, gaur egun herritarrengana hurbiltzea eta herritarrei behar bezala atendituta daudela sentiaraztea ahalbidetu duten aurrerako urratsak agerian daude eta. Izan ere, horrek bizi-kalitate hobea dakarkigu, zalantzarik gabe, hori erakundeen oinarrizko helburua izanik.

Esandako guztiaz gain, jardun horri osasungoaren euskaldutzea lortzeko ahaleginak gehitzen bazaizkio, guzti horrek benetan baikor sentiarazten digu euskaldun guztiok bi bide horietan daukagun helburua lortzeko bidean: Asistentzia hurbila eta zuzena eta erakundeen euskalduntzea.

Gernika-Lumok, Euskadiren sinboloa eta giza eskubideen eta askatasunen oinarria denak, antzinetik guregana etortzen ziren bisitari guztiak begionez hartzen jakin duenak -horren adibide garbia Europatik Santiagora joateko gure lurrak zeharkatzen zituzten peregrinoak izan ziren, eta historiak bide horretan kokatuta zegoen ospitalea edo ostatua izandako eraikinaren lekukotasuna agertzen digu-, atsegin handiz hartzen zaituzte eta bere egunean aukeratu zenuten bideari eusteko adore ematen dizue.

Berriro ere zuek agurtuz eta zorionak emanez, bide batez zuen esanetara nagoela adierazten dizuet.

Besarkada handi bat.

Eduardo Vallejo de Olejua
Gernikako Alkatea

 

 

 

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan