Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

2005-05-06, Noain

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

 Aitzisolasa

 

Nafarroako OEEren partaideen eta gurekin batera jardun duten beste lagun guztien aldetik ongietorria luzatu nahi dizuegu handik etahemendik etorritako euskaldun eta osasunzale guztiei.

 

Urteak aurrera joan eta bidean jasotako esperientziaz gero eta arinagoa suertatzen zaigu Jardunaldien antolaketa. Azken urte honetanegindako lanen ondorioak bizi behar ditugu, hemen, Irunlarrearen eta Barañaingo gari- soroaren artean kokaturik dagoen egoitza honetan. Jasobeza gure esker ona Nafarroako Unibertsitate Publikoak jardunaldien antolaketan emandako laguntzagatik eta batik bat bere lokalak erabiltzeko aukera eman digulako.

 

Aurten Adimen Osasuna dugu gai ardatza. Erabaki hori hartzerakoan nahiko argudio jarri ziren mahai gainean, hala nola, gaixoenkopuru nabarmena, osasun mentaleko zerbitzuen garapena azken 20 urte hauetan, gaixo larrien zaintzarako behar adina baliabide ba otedugun kezka, prebentziorako nondik norako bideak urratu ahalak eta azken batez biologiaren bidetik urruntzen den eritasunen inguruan eztabaidasortzeko grina. Oztopoak gainditzen leloaren bidez, gizartearen baitan diren beharrak eta horiei aurregiteko nahiaren eta ezinaren arteko lehiaazaldu nahi izan dugu.

 

Osasun gaietan ardura duten erakundeak, hau da, gobernuak, MundukOsasun Erakundeak, unibertsitateak, denak, adimen osasunekoarazoek gizarteari ekartzen dizkion zamak azpimarkatzen dute. Osasun arazoen artean lehentasun handiko lekua dute arazo hauek gizarte garatuguztietan.

 

Programa egiterakoan mugak ezarri behar izan dizkiogu gaiari, noski. Asteko, egoeraren analisi orokorra izanen dugu. Ondoren,eriaren ingurukkomunikazio zailtasun eta ezaugarriak izanen ditugu aztergai. Arratsaldez eta adimen alorreko gaixotasun larriei loturik,diagnostiko, tratamendu eta jarraipenaren alde nagusiak plazaratuko dira. Larunbat goizean, gaurkotasun handiko 3 gai zehatz aurkeztuko diraeta bukatzeko adimenaren eta hitzaren arteko burutazioak eskainiko dizkigu Maria Asunek, bietan ongi jantzita baitago.

 

Baina eskaintza zabalagoa da, zeren eta Jardunaldien egoitzan bertan bi tailer eginen dira mahainguruak egiten diren bitartean.Horietan, parte- hartzaileek gai edo egoera jakinetan dituzten trebetasunak bultzatu nahi dira. Eta horrez gainera, hirugarren tailer bat antolatu dugu,hau Iruñeko Txantrea auzoko Osasun Etxean eginen dena, herritarrentzakoa; 5 orduko tailerra, estresari aurre egiteko teknikak ikasteko, auzokoBiltoki elkartearen laguntzaz.

 

Desio dugu zuen egonaldia emankorra izan dadin, lan zientifikoek eta eztabaidak lagundu dezaten hobeki bideratzen adimen osasunekoarazoak eta bestetik jendearekin izandako harremanak on egin diezagun.

 

 

 

 

Batzorde Zientifikoa:      Ander Arrazola *

Iñaki Arrizabalaga ** Arantza Zabala******* Mª Luisa Barandiaran*** Manuel Eziolaza***

Olatz Olaziregi Zabaleta*****

 

Batzorde Antolatzailea: Lázaro Elizalde ****

Jose Azkona **** Juana Gamboa *** Uxue Flores *** Kontxi Moreno ****

Carmen Estebanez  ****** Esozia Arroabarren ***** Ion Alvarez Gerriko ***** José Luis De Miguel *** Lorea Imirizaldu ***** Pilar Marin  ****

 

Euskara aholkulari teknikoa: Fernando Rey (sendagilea) Oa

 

*               Osasun Departamentua

**             Adimen Osasuna

***           Oinarrizko Osasun Laguntza

****        Osasun Publikoko Institutoa

*****      Bideko Ama Ospitalea.

******   Nafarroako Ospitalea

 

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan