Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

Berrikuntzak erradiologian

Egilea: Luis Miranda


 SARRERA

Erradiologia azken urteotan gehien aldatu diren espezialitatetako bat da, beharbada, gehien garatu  dena.  Teknologiaren menpe dago eta, honekin batera, ziztu  ikarragarriz doa   aurrera.

 Erradiologiaz hitz egitea fisikaz eta informatikaz hitz egitea da. Oinarri fisikoak mantentzen dira,gutxi gorabehera,baina parametro fisikoen tratamendu informatikoa oso azkar aldatzen ari da. Erradiologook, mediku  izan arren, bi diziplina hauek  menperatu behar  ditugu.

 Aurrekoari erantsi behar  diogu  oso arlo orokorra dela.  Hau da, espezialitate asko hartzen ditu bere baitan eta haietako bakoitzean sortzen diren aurrerapenek eragina dute  gure lanean.

 ERRADIOLOGIA SINPLEA

Erradiologiaren funtsak ez dira gehiegi aldatu. Rontgenek lehenengo erradiografia egin zuenetik, T895ean, irudi hauek  lortzeko era ia berbera  da. X izpiek (izpi-hodi batetik sortuak) gorputza zeharkatu, plaka fotografiko batean jo,eta ,hezurrak eta beste organoen irudia uzten dute. Erradiografiak, mamografiak, urografiak, urdail-hesteetako azterketak... multzo honetan sar ditzakegu.

 Hala ere, gaur egun oso aldaketa garrantzitsua burutzen ari gara erradiologia zerbitzuetan: erradiologia sinplearen digitalizazioa. Bestela esanda, irudiak plaketan ikustetik ordenagailuan ikustera pasatzen ari gara.  Hortaz, hemendik gutxira betiko  plakak  (eta paperezko azalak ere) desagertuko dira eta erradiologoek ez ezik, beste  medikuek ere  ordenagailu bat  beharko dugu eskura.

 Digitalizazioaren ondorioak ugari eta mota askotakoak dira,gehienak onuragarriak,  batzuk  ez  hain onak. Hauetako bi dira:

 Telerradiologia. lrudiak CDtan bidal daitezke edo,are interesgarriaQoa, lnterneten bidez. Ondorioz, erradiologook ez dugu ospitalean 1zan behar, etxetik ere lan egin dezakegu. Estatu mailan badira ospitale edo erradiologia zentro batzuk telerradiologia martxan jarri dutenak. Esate baterako, lrunean egindako mamografia bat Bilboko erradiologo batek aldi berean ikusi eta txostena egin dezake,etxetik mugitu gabe.

Edukiera handiko memoria. Eri baten azterketak ezin dira galdu, oso dokumentu garrantzitsuak baitira. Baina eri guztien irudi guztiak gordetzeko edukiera handiko memoria informatikoa behar dugu eta,hori gutxi balitz, kapazitate handiko sarea ere behar da irudi horiek ospitale batetik beste batera joateko.

 

EKOGRAFIA

Teknika hau ultrasoinuez baliatzen da irudiak lortzeko. Erradiografiak ez bezala, ekogafiak ez du irradiaziorik ematen eta, ondorioz, oso erabilgarria da umeak eta haurdun dauden emakumeak aztertzeko (hauek dira  gehien jasaten  dutenak irradiazioaren eragina).

 Orain gutxi arte, irudi ekografikoa itxuragabekoa zen eta eskarmentu handia behar genuen interpretatzeko. Azken urteotan teknologiak aurrera egin du eta gaur egun dauzkagun posibilitateak areagotu egin dira.

 Hobekuntzen artean hiru dimentsioko ekografia da azpimarratzekoa. Batez ere,obstetrizian erabiltzen da, beste arlo batzuetan ere aplika daiteken arren. Teknika honi esker,fetuaren aurpegia ez ezik, gorputz­ adarrak eta sexu organoak ere ikusten ahal ditugu,xehetasunez, ta baita sortzetiko malformazioak ere.

 

ESKANERRA

Azken urteetan garatu den teknikarik baldin bada, teknika hori eskanerra da. Laurogeiko hamarkadan iritsi zenez geroztik, asko hobetu dute,baina hobekuntza azkarrena, Qarrantzifsuena, azken bost urteetan ikusiahal izan dugu,mozketa an1tzen teknologia garatu denean.

 Lehenengo eskanerrei "sekuentzialak" deitzen genien, ebakidura sinpleak  egiten baitzituzten, txorizo  batean  bezala. Bigarren belaunaldikoak "helikoidalak" izan ziren, lortutako irudiak gorputzaren helizeak zirelako. Eta gaurkoak ere helikoidalak dira, baina ez dute helize bat ematen, helize asko baizik (4, 16, 32, 64... 256!) eta multi­ slice edo mozketa anitzeko eskanerrak esaten diegu. Zenbat eta helize gehiago izan, orduan eta irudihobeak lortzen dira eta erresoluzio handiagoa dute, eta ondorioz, gorputza  hiru dimentsiotan iku5 dezakegu.  Erresoluzioa da bi abantaila nagusietako  bat, bestea azterketaren abiadura. Lehenago ia minutu bat kostatzen zitzaiguna orain segundo gutxian egiten dugu.

 Hori guztiak o5o irudi politak eta harrigarriak e5kuratzen uzten digu, bai hiru planotan eta bai hiru dimentsiotan. Eta kontrastea erabiliz gero, gorputzaren  parte  guztien mapa  baskularra izango dugu. Emaitza  da  e5pezialitate guztietan o5o teknika  diagno5tfko garrantzitsua  bihurtu dela, burutik oinetaraino. Segidan ibilbide erradiologikoa  egingo  dugu  espezialitate  batzuetan:

 Neurologia. Arlo  honetako aurrerapen garrantzitsuena iktu5 i5kemikoetako perfusiozko azterketak izan dlra. Mozketa anitzeko eskaner batekin jakin dezakegu zein den burmuinaren aide infartatua (sendaezina) eta zein den eremu "iluna" (oraindik fibrinolitikoekin berre5kura daitekena).

 Aurpegiko kirurgia. Hiru dimentsioko irudiak bereziki erabilgarriak dira kirurgialari hauentzat.

 Neumologia. Azken hobekuntzen artean bronkoskopia birtuala da azpimarratzekoa.

 Digestio aparatua eta hesteetako kirurgia. Kolonoskopia birtualak (eskanerrak egindakoa) betiko kolonoskopia ordezka dezake kasu batzuetan. Lortzen dugun mesenterioko mapa baskularra eskertzen dute kirurgialariek.

 Onkologia. Metastasiak aurkitzeko ahalmenak hobera egin du. Batez ere gorputza hiru planotan ikusten dugulako.

 Traumatologia. Bai traumatologian eta baita ortopedian ere,hiru dimentsioko irudiek asko  laguntzen diete traumatologoei.

 

ERRESONANTZIA MAGNETIKOA (EZ-NUKLEARRA)

Kasu honetan ez ditugu X izpiak erabiltzen, eremu magnetiko  bat baizik. lrradiaziorik ezak oso teknika interesgarri bihurtzen du eta, ekografiaren kasuan  bezala, oso erabilgarri haurdun dauden emal<umeak eta haurrak aztertzeko orduan.

 

ERRADIOLOGIA INTERBENlZIONISTA EDO ESKU-HARTZAILEA

 

Diziplina hau   erradiologoen eskutan dago, baina  kirurgia baskularrarekin eta  neurologiarekin estuki lotua. Horrez gain, kardiologoak ere teknika  honetaz  baliatzen dira  "kateterismo" deitutako prozedura gauzatzeko.

 lnterbentzionismoa praktikatzen duten erradiologoak kateterrekin aritzen dira. Kateter hauek  odol-hodietatik gorputzeko  edozein partetara hel  daitezke  eta, behin  kokapen egokian egonda, diagnostikoa egiteko edo tratatzeko balio dute. Kasu honetan ere, X izpiak eta kontrasteak ezinbestekoak ditugu.

 

BUKAERA

 

Erradiologia azken urteotan gehien aldatu diren espezialitatetako bat da, beharbada,gehien garatu dena. Teknologia,berez. aurrera doa, eta gainera,beste espezialitateetan sortzen diren aurrerapen guztiek ondorioak dituzte gure arloan. Aldaketa bizi honiaurre egiteko, ezinbestekoa  da   espezialista guztien arteko elkarlana.

 

Azken Berriak

Gehiegizko medikalizazioaren arazoaz aritu dira OEEren Osasun Biltzarrean
Joan den ostiralean, urriaren 25ean, osasun-arloko hainbat profesionalek parte hartu zuten OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako Osasun Biltzarraren 33. edizioan. Zornotzako Zelaieta aretoan egindako jardunaldian, gehiegizko medikalizazio...
Mati Iturralde (familia-medikua): "Osasun ituna"
Irailaren 5ean egin zen lehendakari berriak proposatu duen osasun-itunaren aldeko mahaia. Lehen bileran eragile ezberdinek parte hartu zuten, baina deigarria izan zen osasun-publikoaren aldeko herritarren plataforma bakar bat ere ez gonbidatzea. Ziurren...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan