Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

3.3 Ikuspegi ezberdin bat drogen munduari buruz

Egilea: Maite Ziganda San Martin

Hegoak Elkarteko koordinatzailea eta gizarte langilea. Iruña.


HELBURUAK

• Drogen inguruan naturaltasunez mintzatzea.

• Drogei eta drogen zenbait erabilerari buruzko informazioa ematea.

• Arrisku eta kalteak gutxitzeko sentsibilizazio lana egitea.

• Drogen kontsumoari buruz ditugun jokamoldeez gogoeta egitea.


EDUKIAK

• Drogen sailkapena eta definizioa.

• Drogei eta drogen zenbait erabilerari buruzko informazioa erraztu.

• Drogen kontsumo motak: erabilera, abusuak eta menpekotasuna.

• Nola azaltzen ditugu drogekin dauden loturak?

• Drogekiko erlazioaren baldintzatzaileak: pertsona, ingurunea eta substantzia. Oreka/desoreka erlazioak.


LABURPENA

Pertsonak geure jokaerak dauzkagu, baita izateko, erlazionatzeko, inguruko mundua interpretatzeko geure moduak ere. Azken finean, geure bizimodua daukagu, geure bizitzeko estiloa, eta, logikoa denez, bizitzeko modu hau ahalik eta gustukoen eta asegarrien izaten saiatzen gara... “Zoriontsu” izatea bilatzen dugu. Bakoitzak “zoriontasuna” era eta forma ezberdinean lortzen dugu, eta erabiltzen dugun bitartekoen artean, esaterako, drogak daude.

Drogak, berez, objektuak dira eta geuk erabakitzen dugu hauek erabili ala ez. Beraz, drogak beti egon izan dira, badaude eta egongo dira, eta, objektuak diren heinean, haien erabilerak adieraziko du problematikoak diren ala ez, nahiz eta kontsumoak bere arriskua izan beti.
Erabileraren garrantzia dela eta, erabilera eta erlazio ezberdinak ezagutuko ditugu, eta kontsumitu ala ez erabakitzeko faktoreen inguruan hausnartuko dugu (pertsona, ingurunea eta substantzia).

Kontsumoen aurrean garrantzitsua da arduraz jokatzea, baina alarmarik gabe. Bizi dituzten baldintza sozial eta pertsonalekiko ardura eta baita kontsumoak bere garapenean, bere heldutasunean eta autonomian, bere sozializazioan, bere osasunean... duen eraginarekiko ere. Garrantzitsua dena ez da droga legal edo ilegalen bat kontsumitzea, baizik eta kontsumo honek bere bizitzan duen eragina eta kontsumitzeko modua.


PERTSONEKIN NOLA JOKATU?

Pertsonekiko jokabidea oso alor konplexua da, baina, gure esparruan, kudeaketari dagozkion jokaera garrantzitsuenetako batzuk azpimarratuko ditugu:

• Errealismoz aztertu egoera.

• Egoera aztertuta, gatazka-aspektu edo laguntzei buruzko ekintza-plana landuko dugu.

• Jokaera pertsonal ezberdinak hartuko ditugu aintzat, eta komunikaziorako baliabideak azalduko ditugu.
 

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan