Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

4.12. LEPTOSPIROSIA

Egileak: Arantza Calvo Elizazu, Lourdes Arriaga Goirizelaia, Jose Mari Etxebeste Inzagaray, Mercedes Martinez Morentin, Julia Carranza Urones, Josune Marin Villegas, Giovanna Ruiz Hernandez

Dunboa Osasun Zentroa – Familia medikua; Irun Osasun Zentroa


Sarrera

DIAGNOSTIKOA : LEPTOSPIROSI IKTEROHEMORRAGIKOA Leptospirosia zoonosis bat da, Espiroketa taldeko bakteria batek eragina. Epidemiologia: Leptospiren gordailu garrantzitsua etxe abereak eta animali marraskariak dira. Gernu bidez urak kutsatzen dituzte. Patogenia: Leptospirak gibeleko eta giltzurruneko ehunetan efektu zitotoxiko zuzena eragiten dute. Klinika: 1.- Leptospirosi anikterikoa edo bifasikoa, astebeteko sukarra eta gero pasatu ondoren berriro sukarra, buruko mina eta mialgiak. 2.- Leptospirosi ikterohemorragikoa edo Weil gaixotasuna, ikterizia, giltzurrineko gutxitasun akutua eta diatesi hemorragikoa.

Helburuak

Diagnostikoa: Oso garrantzitsua kontuan izatea, klinika eta aurrekin pertsonal batzuk daudenean. Diagnostikoa PCR edo serologia bidez egiten da. Diagnostiko diferentziala: Sukarra, buruko mina, mialgiak ematen dituzten gaixotasunekin: gripea, malaria, brucelosis, sarcoidosis eta abar. Ikterizia eta amilasemia igoera daukaten gaixotasunak: hepatitis, Kolecistitis eta pancreatitisa.

Metodoak

Tratamendua: Leptospirosis arina: Doxiciclina 100mg/12 or, Anpizilina 500-750 mgr/6or edo Amoxizilina 500mg/6or, aho bidez. Leptospirosi larria: penizilina G 1.5m/bb/6 or. edo ceftriaxona 1gr/24or/bb Alergikoetan eritromizina 500mg/6or/bb.

Emaitzak

Pronostikoa: Kasu gehienetan ondo eboluzionatzen dute, hilkortasuna %5-%20 kasu larrienetan.

Ondorioak

Prebentzioa: Animalien kontrola eta babes neurriak langileengan (Eskularruak, botak).

Azken Berriak

FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...
UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du
Artizarra
"Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertso...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan