Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Web 2.0 delakoak nola lagundu dezake inguru kliniko batean?

Egilea: Ruben Garcia

Txurdinagako Osasun Zentroa – Lehen Mailako Bilbo Eskualdea


Sarrera

Interneten sorreratik gaur egun ezagutzen dugun sareraino, aldaketa nabarmenenetakoa web 2.0 delakoa izan da. Web 1.0aren kontzeptuak norabide bakarreko komunikazioa izan du ardatz nagusia. Web 2.0ak, berriz, erabiltzaileak pasibotasunetik atera eta informazioaren kontsumitzaile hutsak izatetik informazioaren komunikatzaile ez ezik, sortzaile ere izatera pasarazi ditu. Hainbat dira horretarako erabiliak izan diren eta diren tresnak eta aplikazioak. Horietako batzuk: posta-elektronikoa, RSSak, berehalako mezularitza, wikiak eta konpartitutako fitxategiak, Facebook edota Twitter bezalako sare sozialak eta blogak. Hala ere, garrantzitsuena ez da tresna, horren atzean dagoen filosofia baizik. Osasun arloko profesionalok tresna hauek guztiak baliatu ditzakegu daukagun gauzarik preziatuena, ezagutza medikoa, konpartitzeko eta horretan oinarriturik kolaborazio eremu gero eta zabalagoak edukitzeko. Zeintzuk dira horiek erabiltzeko eremu batzuk? • Gaixoekiko komunikazioa • Profesionalen arteko komunikazioa • Osasun arloko ezagutzaren zabaltzea Honen guztiaren adibidea diren hainbat ekimen ezagutaraztea da komunikazio honen xedea. Irizpide horiek kontuan izanik, gure inguruko hainbat blogari elkartu ginen 2010eko azaroan Bilbon esperientziak eta ibilbideak konpartitzeko asmoz. Egia da osasun-arloko profesional euskaldunon parte hartze aktiboagoaren falta somatzen dugula. Neurri handi batean gure kontsultetan Interneterako sarrera ez dela luxua edo kapritxoa, eguneroko beharra baizik, gure praktika klinikoan laguntzen digulako, gure artean eta gure gaixoekin hobeto komunikatzen ahalbidetzen digulako. Eta, zergatik ez?, dibertigarria ere badelako.

Azken Berriak

UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25. urteurrena ospatuko du
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak datorren astean, irailaren 29an, bere 25. urteurrena ospatzeko EKITALDIA eta ERAKUSKETA antolatu ditu Iruñeko Pinaquy aretoan, 18:30etan.. Ekitaldiraa gonbidatuta daude ziurtagiria duten ehundaka enpresa, saltoki,...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan