Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe

5.1 Gehiegizko alkohol kontsumoaren ondorioetako batzuk irudietan

Egileak: Jone Sagasta Urrutia, Garazi Sagasta Urrutia

0


Hipertentsio portala OT mozketa axialak Wernickeren entzefalopatia RM

Sarrera

Gehiegizko alkohol-kontsumoak eragin psiko eta emozionalez gain, sendaezinak diren kalte fisiko larriak dakartza, besteak beste, gibeleko gaixotasunak, arazo kardiobaskularrak, digestio-hodiko odoljarioak, pankreatitisa, garuneko gaitzak, ahoko zein laringeko minbizia…

Horietako ondorio fisiko batzuen diagnostiko eta kontrolerako, funtsezkoak dira ekografia, eskanerra (OT) edo erresonantzia magnetikoa (RM).

Helburuak

Komunikazio honen helburua froga erradiologikoetako aurkikuntza ohikoenak azaltzea da.

Metodoak

Gibeleko zirrosia

Alkohola eta C hepatitisaren birusa dira gibeleko fibrosiaren eragile nagusiak. Fibrosiak gibelaren morfologia-aldaketa dakar (a), eta horrek gibel gutxiegitasuna eragiten du.
Hepatokartzinoma nozitzeko arriskua altua denez, 6 hilerik behin kribajerako ekografia egiten zaie gaixoei  (b).

Zirrosiaren beste ondorioetako bat porta-zainaren tentsioa igotzea da. Ondorioz, esplenomegalia, aszitisa eta alboko zirkulazioa (hestegorriko, urdaileko zein uzki-inguruko barizeak) azaltzen dira (d eta e). Zenbat eta barizeen tamaina handiagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa dago digestio-hodiko odoljariorako.

Pankreatitisa
Arearen inflamazio kronikoa zein akutua. Pankreatitis kronikoen % 70alkoholak eragindakoak dira, eta ohikoa da areako kaltzifikazioak sortzea (f). Pankreatitis akutuan, aldiz, area-inguruko kolekzioak eta organoaren nekrosia aurki ditzakegu (g), eta alkohola bigarren eragile nagusia izan ohi da.

Wernicke entzefalopatia
Alkoholismoak nutrizio-gabeziak dakartza, horien artean B1 bitaminarena, hain zuzen ere, “Wernicke entzefalopatia” izeneko sindromea eragiten duena (ataxia, oftalmoplejia eta nahasmena). Entzefalopatia garaiz diagnostikatu eta tratamendua hasteko, RM lagungarri izan daiteke (h eta i).

Minbizia
Frogatua dago alkoholismoak aho, mingain, faringe, laringe, hestegorri, gibel, bular, heste-lodi eta uzkiko minbiziak pairatzeko arriskua igotzen duela (j eta k).

Emaitzak

Irudiak eta irudi oinak:

(Bi irudi baino ezin izan ditut igo plataformara, baina posterrean A-tik K-rako irudiak egongo lirateke).

Ondorioak

Froga erradiologikoek ematen diguten informazioa, askotan, funtsezkoa da gehiegizko alkohol-kontsumoaren ondorio fisikoen diagnostiko, maneiu eta pronostikorako.

Bibliografia

- Ona al da alkohola osasunerako? Jabier Agirre. ELHUYAR 2001.
- Your Brain on Drugs: Imaging of Drug-related Changes in the Central Nervous System. B.Tamrazi. Radiographics 2012.

Azken Berriak

Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...
Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikast...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan