Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean

4.10 Sexismoa, sexu osasunerako lakra bat: Ikuspegi feminista babes faktore gisa

Egileak: Eider Goiburu Moreno, Silvia Ubillos Landa

0


Sarrera

Ikuspegi feminista batetik, sexu-prebentzio programek mugak aurkitu dituzte hauen eraginkortasunean. Hein batean, gaur egungo sexu-heziketa programek gizarte sexista bateko arau sozialak erreproduzitzeko joera baitute.

Helburuak

Ikerketa honekin bi helburu nagusi betetzen dira:

1.- Sexismoak sexu-heziketa programetan duen eraginkortasuna aztertu.

2.- Sexismo-maila jaistean sexu-prebentzio programen eraginkortasuna gehitu den egiaztatu.

 

Metodoak

Lagina: 15-17 urte bitarteko 340 nerabe.

Metodoa: Talde-kontrolik gabeko diseinu esperimentala.

Instrumentuak:
a) Datu soziodemografikoak

b) Sexu-prebentzioari buruzko galdesortak: Sexu-jokabideak, auto-eraginkortasun- eta kontrol-hautematea, planifikatu gabeko haurdunaldi eta HIESarekiko arrisku-hautematea eta sexu-prebentzioari buruzko ezagutzak.

c) Sexismoa: Sexismo anbibalentearen galdesorta, Emakume eta Indarkeriaren inguruko pentsamendu distortsionatuen galdesorta, Sexu estandar bikoitza.

Emaitzak

1.- Sexismoak eragin negatiboa du sexu-prebentzio programen eraginkortasunean.

2.- Sexismoaren maila jaisteko saioek eragin positiboa dute programen eraginkortasunean.

Ondorioak

Ezinbestekoa da sexismo-maila gutxitzeko saioak txertatzea sexu-prebentzio programetan hauen eraginkortasuna handitzeko.

Proposamena: Sexu-prebentzio programa feministak.

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan