Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

29. Osasun Biltzarra: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

5.3 Garaiz diagnostikatutako gernu-maskuriko minbizia

Egileak: Carmen Zárate Oñate, Julen Alberdi Alcorta, Danele Barandiaran Abaroa, Miguel Cardona Sánchez, Araitz Delgado Yañez, Lucas Ulloa Bahamonde

0


Sarrera

72 urteko gizona duela lau egun behin izandako koagulorik gabeko hematuriagatik dator kontsultara. Disuria, polakiuria eta tenesmo arina ere izan zuen egun horretan hematuriarekin batera. Geroztik sintomarik gabe dago.

Helburuak

Hematuria baten aurrean nola jokatu behar den ikasi.

Metodoak

LEHEN ARRETAN EGINDAKO PROBAK:

  • Urokultiboa: negatiboa.
  • Gernu-analisia: 3-10 hematie / kanpo + oxalato katzikozkokristalak
  • EKografia: tumorebatgernu-puxikan.
  • Gernu-zitologia: zelulamalignoak.

Konsulta ez presentziala egin genion urologiari eta aste bat geroago urologian ikusi zuten, TAC eta preoperatorioa eskatuz.

- TAC: Gernu-maskuriko ezkerraldeko kupulan 14 mm-ko lesio exofitikoa, neoplasia urotelialarako susmagarria.

- ZISTOSKOPIA eta RTU: uroteliar kartzinomapapilarra, ez inbasiboa (pTagradualtua).

- BCG INSTILAZIOAK (6 instilazio, astean behin)

- KONTROLEZKO ZITOSKOPIA: tumorerik ez. KONTROLEZKO GERNU-ZITOLOGIA: negatiboa.

Gaur egun, pazienteak BCG instilazioekin jarraitzen du urte bateko tratamendua bete arte.

Ondorioak

Osasun Zentroan bertan ekografia izatea kasu honetarako oso garrantzitsua izan zen. Batez ere, diagnostiko azkarra eta, ondorioz, lehen baino lehen zegokion tratamendua emateko funtsezko proba izan zen. Pazienteak lehenengo kontsulta egin zuenetik ebakuntza egin zioten arte bakarrik 45 egun igaro ziren. Modu konbentzionaletik eginez gero, segur aski prozesua askoz motelagoa izango zitekeen.

Bibliografia

M. Babjuk, W. Oosterlink, R. Sylvester, E. Kaasinen, A. Böhle, J. Palou-Redorta y M. Roupret. Guía clínica del carcinoma urotelial de vejiga no músculo-invasivo de la Asociación Europea de Urología. Actas Urol Esp. 2012;36 (7): 389-402. Elsevier. 2012.

Azken Berriak

Osakidetzako Liburutegi Birtuala eta Lehen Mailako Arretari buruzko lehen jardunaldia hizpide Osatuberrin
Maiatzean, albiste bi argitaratu ditu Osakidetzak euskara hutsez plazaratzen duen Osatuberri.eus atari digitalak. Besteak beste, Eukene Ansuategi Zengotitabengoa Osakidetzako Liburutegi Birtualeko zerbitzuburuari egin diote elkarrizketa. Horretaz gain, ...
OEEren 33. Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea zabalik
Urriaren 25ean Osasun Biltzarra egingo dugu Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Zentroan. Aurtengo jardunaldirako aukeratutako gaia "Botiketatik haratago" izango da. Horren harira, jakin ezazue dagoeneko irekita duzuela ahozko komunikazioak (...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan