Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararen Nazioarteko Eguna

2016-12-02

Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Aurten, ekitaldi asko  ostiralera aurreratu dira eta dagoeneko, hainbat udalerritako eskoletan ikasleek Euskararen Eguna ospatzen ari dira. Horrez gain, OEEko kideok aukera paregabea dugu euskararen garrantzia egun honetan pixkat gehiago nabarmentzeko eta gure hizkuntzarekin dugun konpromisoa areagotzeko.

Horrez gain, herri-erakundeek eta euskararen arloko erakundeek zein bestelako enpresa, eragile, elkarte eta norbanakoek ere adierazpen bat sinatzen ari dira: Zer egin dezaket nik euskararen alde?  hemen.

Eta horrez gain, ez dugu ahaztu behar, Donostiako Ospitalean ere hainbat ekitaldi antolatu dituztela egun honetarako.

Bestetik, Osakidetza Zerbitzu Zentraletan atzo ostegunean erakundean euskararen normalizazioan eta hizkuntzaren erabileraren sustapenan nabarmendu diren pertsona, egitasmo eta taldeei aitormean egiteko ekitaldi bat egin zuten atzo.

Nafarroako Gobernuak lehen aldiz ekitaldiak ere antolatu ditu egun garrantzitsu hau ospatzeko, Iruñean, Altsasun eta Tuteran.

OEEk osasun arloko profesionalok euskara egunero erabiltzeko, zabaltzeko eta sustatzeko dei egin eta animatu nahi zaituztegu!


      

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Euskaraz lan egiteko eta artatuak izateko eskubidearen alde mobilizatu dira administrazioko langileak
Iruñean asteartean egin dute kontzentrazioa, Donostian, Bilbon eta Gasteizen astelehenean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. “Berme juridikoak” exijitu dituzte. Astearte arratsalderako mobilizazio berria deitu dute Donostian, ...
Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan