Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Itxialdia Arrotxapeko Osasun Zentroan

2016-12-07

Berria egunkarian aipatutako albiste baten bitartez jakin ahal izan dugu, hainbat euskaltzalek Iruñeko Arrotxapea auzoko Osasun Etxean itxialdia egin zutela. Helburua euskarazko zerbitzua exijitzeko zen eta azkenean egoera konpontzeko ahaleginean Osasunbideko buruak auzia Nafarroako Gobernura eramateko konpromisoa hartu du.

Izan ere, aspalditik datorren gorabehera honen inguruan hau ez da izan antolatu den lehen protesta ekintza. Apirilean hasi ziren euren kexak Osasunbideko arduradunei helarazten, mediku euskaldun bat ekar zezaten. Osasun Etxeko zuzendariaren esanetan euskara ez zen betekizun zentroko lanpostuetan eta Nafarroko Gobernura jotzeko aipatu zien. Bide horretatik, ekainean Gobernuarekin eta bertako indar politikoekin kontaktuan jartzen saiatu ziren, eta azkenean egoera konpontzeko zuzendariaren konpromisoa lortu egin dute.

                                       

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan