Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Deialdia ARABAN

2019-09-20

Arabako Osasungintzan euskarak duen egoera aztertu eta aurrerantzean eman ditzakegun pausuak adosteko bilera bat egingo dugu oeekide eta bestelako euskaltzale arabarrok, baita OEEk Araban jarraitzeko egiten ari garenaz hitz egiteko ere.

Horrez gain, hurrengo urtean, Euskaraldia egingo da berriz ere eta oraingo honetan, erakundeak ere bertan parte hartzera deituak daude. Aukera ona izan daiteke aurrera pausuak emateko eta prest egon behar dugu.

Eguna: 2019-09-30 (astelehena)
Ordua: 16:00 – 18:00
Lekua: Txagorritxu ospitaleko erradiologiako gela. (15:55 sarrera nagusian)

Gela prestatzeko, zenbat garen jakin behar dugunez, bidali mezua oee@oeegunea.eus helbidera, mesedez, etorriko zaren edo ez azalduz.

Aurretik zure laguntza eskertuz, besarkada bat.

Karlos Ibarguren Olalde
OEEren elkarteburua

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan