Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

LARRITASUNERAKO JOERA ERIZAINTZAKO IKASLEENGAN

Egileak:

X. ZUPIRIA

M.J. ALBERDI

M.J. URANGA

M.T. BARANDIARAN

M. FERNANDEZ

Donostiako Erizaintzako Eskola. Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia


Sarrera

 

SARRERA

Erizaintzako ikasleen estres egoera eta estres iturriak ezagutzeko ikerketa longitudinal bat egiten ari gara. Erizainei, zainketaren profesionalak izanik, beren burua zaintzea komeni zaie. Osasun mentala mantentzeko, estresa kudeatzen ikastea ezinbestekoa da. Ikasleen estres egoera eta estres iturriak ezagutu nahi ditugu, osasun heziketa plan bat garatzeko. Lehenengo pauso bezala, hasieran duten larritasun maila eta larritasunerako duten joera neurtu diegu. Komunikazio honetan, erizaintzako ikasleen larritasunerako joera erakusten dugu.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIAL ETA METODOAK

Ikerketa: epidemiologikoa, zeharkakoa.

Populazioa: Donostiako Erizaintzako Eskolako ikasleak.

Lagina: klasean zeudela inkesta bete dutenak. Guztira 287 ikasle. Adina: 21,1 (4,1) urte (17-44ko heina), %91,9 neskak eta %8,1 mutilak.

Larritasunerako joera STAI eskalaren ezaugarri- azpieskalarekin neurtu dugu. Guk garatutako STAI eskalaren bertsio elebiduna erabili dugu (a=0,88).

Emaitzak

 

EMAITZAK

Larritasunerako joeraren batez bestekoa 23,5ekoa (9,1) da, mutilena 18,9koa (9,1) eta neskena 24,1ekoa (8,9).

Adina handiagoa den neurrian, larritasunerako joera txikiagoa da (r=-0,18, p<0,01), batez ere emakumezkoen artean (r=-0,20, p>0,01).

Lerro-erregresioa eginez gero, adinak eta sexuak aldagarritasunaren %5,7 azalduko lukete.

Adinak aldagarritasunaren %3,2 azalduko luke eta sexuak %2,6.

 

Larritasunerako joera = 32,3 - 0,4 adina - 5,1 sexua.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Gure emaitzak medikuntzako 2. mailako ikasleekin eginiko ikerketa baten emaitzekin (González-Pinto eta lagunak 1993) eta populazio orokorrean eginiko beste ikerketa batekin (Seisdedos 1982) parekatu ditugu, gure ikasleak larritasunerako joera handiagoa edo txikiagoa daten jakiteko. Gure mutilek larritasunerako joera txikiagoa darte medikuntzako mutilek eta populazio orokorreko mutilek baino. Bestalde, gure neskek medikuntzako neskek eta populazio orokorreko neskek larritasunerako joera berdintsua dute.

Bibliografia

 

BIBLIOGRAFIA

1.  Spielberger CD, Gorsuch RL, Lushene RE. STAI. Cuestionario de Ansiedad Estado-Rasgo. Adaptación española Seisdedos N. TEA ediciones. Serie menor n° 124. Madrid 1994.

2.  González-Pinto A, Yllá L, Ballesteros J, Bulbena A, González de Rivera JL, Zupiria X, Iturriaga I. Factores de etrés y ansiedad en estudiantes universitarios. Anales de Psiquiatría 1994; 10: 279-283. 

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan