Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Haurren latentziaroaren garrantziaren inguruan

Egileak:

Idoia Agirre Lasarte

Neurolgia eta Psikiatriako Zentrua, getaria kalea 20, Donostia


Sarrera

Freud-ek (1905) horrela deskribatzen du latentziaroa: “indar animikoak (nazka, lotsa, eta balio estetiko eta moralak) eratzen dira eta ordura arteko helburu sexuala inhibituz, indar horiek dike batzuen modura bideratuko dute pultsioa”.

Gaur egungo klinikan, latentziaroan sartzeko zailtasunak ikusten ari gara. Pentsamenduaren garapena eta harremanen konplexutasunaren aroa egoki gertatzen ez bada, nerabezaroan gertatuko den oldarraldi sexualak arazoak emateko arriskua handiagoa da.

Komunikazio honetan gaurko haurren latentziaroaren balioa zalantzan jarri eta aztertu nahi da.

Helburuak

Latentziaroko ondoeza psikikoaren adierazgarri dira atentzio-mailako eta ikasteko arazoak, etengabeko mugimendurako joera, hipereszitazio sexuala, eta gorputz-funtzioen kontrol-eza (oso maiz, enuresi sekundarioak).

Gaur egungo familien ondoeza nabarmena da (aldaketa eta estutasunak). Eta guraso-funtzioen huts egiteak haurrentzat oinarrizkoa den belaunaldi- desberdintasuna hankaz gora geratzea dakar.

Bestalde, egungo komunikazio-bideen ikaragarrizko hedapenak haurra mundu birtualaren erdian jarri du. Joko birtualak berehalako erantzuna ematen du, akzioa bultzatzen du, eta logika binarioaren menpe dago.

Metodoak

Haurren psikoterapia psikoanalitikoa teknika terapeutiko bat da eta metodologia jakin bat erabiltzen du datu klinikoak jasotzeko, eta lan-hipotesiak egiteko. Tratamenduak estruktura-mailako aldaketa helburu izanik, garapen- prozesuaren bideak antzeman daitezke.

Emaitzak

Gaur egungo latentziaroko haurrak erraz topatzen ditu errepresioa martxan jartzeko oztopoak. Berehala bete beharreko pultsioen bulkadak hor jarraitzen du. Horren ondorio dira ikasteko zailtasun eta ezintasunak. Harreman-arazoek, arauak onartzeko zailtasunek eskolaren antolatzaile-funtzioa ere zailtzen dute. Kasu askotan, eskola-porrota dago, latentziaroaren porrota dagoelako: erreprimitu gabeko gaineszitazio sexuala.

Ondorioak

Latentziaroak irauten duen bitartean haurra lan psikiko bat egiten ari da eta gurasoen laguntza behar du. Guraso-bikotearekin identifikatzeak (eta ez nahasteak) desio propioak denboran eta estruktura triangeluar batetan errepresentatzen laguntzen dio haurrari.

Gera nadin, ordea,  J.Artzeren bertso hauekin  “Maite ditut maite  gure bazterrak lanbroak ezkutatzen dizkidanean, zer ezkutatzen duen ez didanean ikusten uzten. Orduan hasten bainaiz ezkutukoa, ene baitan bizten diren bazterrak ikusten”.

Bibliografia

Freud, S. (1905) Tres ensayos de teoria sexual. Amorrortu, VII Tomoa.

Guignard, F. (1996) Au vif de l´infantile. Delachaux et niestlé.

Uribarri, R. (2000) ”Patologías en la Adolescencia y su relación con la latencia”, Rev. APA, Bs.As.2000 ekaina, LVII Tomoa, 2zk.

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan