Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Abilezia komunikatiboetarako trebakuntza Medikuntzako ikasleengan; elebitasunaren analisia

Egileak:

Virginia Guillen CaƱas

Naiara Ozamiz Etxebarria

Sonia Ruiz de Azua

Miren Agurtzane Ortiz Jauregi

Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU


Sarrera

Osasun-langileen komunikazio-gaitasun egokiak garrantzi handikoak dira. Hainbat ikerketatan frogatu egin da profesionalen eta pazienteen arteko asebetetze handiko harremanek atxikimendu terapeutikoa, gatazken prebentzioa, sintomatologia klinikoen hobekuntza eta oro har osasun-zerbitzuen eraginkortasuna areagotzen dituztela.

Entzute aktiboa, enpatia, asertibotasuna eta trebetasun sozialak garrantzitsuak dira gizarte-harremanetan eta are garrantzitsuagoak osasun-arloan, pazientearen tratamendu egokia eskuratzeko asmoz.

Helburuak

Medikuntzako Graduko hirugarren mailako ikasleekin egindako ikerketan HELBURU hauek bideratu ditugu:

- Ikasleen entzute aktiboa, enpatia, asertibotasuna eta trebetasun sozialen maila ezagutzea.

- Aldagai demografiko desberdinak bereiztea: sexua, hizkuntza, adina, fratria (zenbatgarren neba-arreba izatea)  eta Harreman Klinikoa irakasgai honekiko interesa.

Metodoak

Medikuntzako Graduko hirugarren urteko 212 ikaslek borondatez parte hartu zuten. Datu soziodemografikoak bildu ziren. Entzute aktibo, enpatia, asertibitate eta trebetasun sozialei buruzko ikasleen batez besteko emaitzen analisi deskriptiboa eta konparatua egin ziren.

Galdetegiak jaso ondoren, SPSS 21.b datu-basean sartu ziren.Lau alderdi komunikatibo ebaluatu genituen: entzute aktiboa, TECA enpatia, ACDA asertibotasuna eta EHS gizarte-trebetasunak neurtzeko galdetegiak erabili genituen.

Asmo etiko-legalak: datuak anonimoak ziren. Etika Batzordeak ikerketa onetsi zuen.

Emaitzak

Medikuntzako Graduko 3. urteko ikasleak (% 34,4 euskaraz eta % 65,6 erdarazko ikasleak). Batez beste, 20,93 urte zituzten. Ikasleen % 27,8 gizonak eta % 72,2 emakumeak. Beste identitate sexuala aukeran zegoen.

Entzute aktiboak trebetasun sozialekin korrelazio handia dauka, batez ere egoera sozialetan autoespresioarekin harremanetan.

Etenik gabe entzute aktiboa denak korrelazio handia dauka egoera sozialen autoespresioarekin eta beste sexuarekiko elkarrekintza positiboak abiaraztearekin.

Perspektibak hartzeak korrelazio handia dauka autoasertibotasunarekin. Ulermen emozionalak korrelazio handia aurkezten zuen beste sexuarekiko elkarreragin positiboekin.

Poztasun enpatikoa autoasertibotasuna eta autoadierazpena gizarte-egoerekin erlazionatzen zen eta beste sexuarekiko elkarreragin positiboak abiaraztearekin.

Ondorioak

Gizonen eta emakumeen arteko gizarte-trebetasunen desberdintasunik ez zegoen. Ikasle euskaldunak erdaldunak baino heteroasertiboagoak ziren, (ACDA) galdetegiaren arabera.

Bibliografia

- Levinson W, Hudak P, Tricco AC. A systematic review of surgeon-patientcommunication: strengths and opportunities for improvement. Patient Educ Couns.2013 Oct;93(1):3-17.

- Dean M, Street RL Jr. A 3-stage model of patient-centered communication foraddressing cancer patients’ emotional distress. Patient Educ Couns. 2014Feb;94(2):143-8.

Azken Berriak

UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25. urteurrena ospatuko du
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak datorren astean, irailaren 29an, bere 25. urteurrena ospatzeko EKITALDIA eta ERAKUSKETA antolatu ditu Iruñeko Pinaquy aretoan, 18:30etan.. Ekitaldiraa gonbidatuta daude ziurtagiria duten ehundaka enpresa, saltoki,...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan