Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Banan-banakako formula magistralak Araban 2018an

Egileak:

Nahikari Vizuete Aldave

Isabel Elizondo López de Landache

Isabel Ruiz de Namuel García

0


Sarrera

Merkatuan eskuragai dauden produktu farmakologikoek, osagai aktiboaren kontzentrazioagatik zein horien aurkezpen fisikoagatik, ez dituzte beti pazientearen behar terapeutikoak asetzen; hori dela eta, banan-banakako formula magistralak beharrezkoak dira kasu bakoitzari dagokion tratamendu egokia luzatzeko. Euskadin, banan-banakako baimen horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kudeatzen ditu.

Helburuak

Araban 2018. urtean banan-banakako formula magistralen kasuen analisi deskribatzailea egitea, osagai aktiboak, agindu medikuak eta xedeko biztanleria (helduak edo haurrak) kontuan hartuta.

Metodoak

Arabako lurraldean 2018. urtean (abenduaren 15a arte) zehar egin diren banan-banakako formula magistralen bilaketa egin da Osasun eta Kontsumo Sailaren bisatu elektronikoaren aplikazioaz baliatuz.

Emaitzak

2018. urtean, Araban 13 izan dira onartutako banan-banakako formula magistralak, horietatik 10, paziente pediatrikoei zuzenduak. Osagai aktiboei dagokienez, 11 desberdin izan dira bisatua jaso dutenak: Azetazolamida, Azetilzisteina, Karbedilol, Espironolaktona, Kreatina Monohidratoa, Azatioprina, Hidrokortisona, Lorazepam, Gabapentina, Ibermektina eta Griseofulbina; azken hau 13 eskaeratatik 3 kasutan izan da onartua, kasuen % 23,07an (Tinea capitisagatik). Agindu terapeutikoei dagokienez, 8 gaixotasun desberdinek behar izan dute banan-banakako formula magistrala onartzea honako ehunekoetan: % 23,07 Tinea capitis; % 15,38an miokardiopatia dilatatua eta bihotz-gutxiegitasuna; % 15,38 Patau-ren sindromea; eta gainontzekoak, % 7,70 bakoitza: Peters-en anomaliagatiko kornea transplantea, sortzetiko iktiosia, kreatinaren metabolismoaren akatsa, kolitis ultzerosoa, giltzurrungaineko guruinaren sortzetiko hiperplasia eta sarna.

Ondorioak

Banan-banakako formula magistralen kudeaketa burutzen jarraitzea beharrezkoa da, komertzializatuta dauden aurkezpen farmazeutikoekin ez baita nahikoa, kasu batzuen behar medikoak asetzeko.


 

Bibliografia

Azken Berriak

UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25. urteurrena ospatuko du
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak datorren astean, irailaren 29an, bere 25. urteurrena ospatzeko EKITALDIA eta ERAKUSKETA antolatu ditu Iruñeko Pinaquy aretoan, 18:30etan.. Ekitaldiraa gonbidatuta daude ziurtagiria duten ehundaka enpresa, saltoki,...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan