Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Iktus iskemikoaren tratamentu akutua tronbektomia mekanikoa erabiliz

Egileak:

MIREN ALTUNA AZKARGORTA

JUAN TIMIRAOS FERNANDEZ

NAROA ARENAZA BASTERRECHEA

JON SEGUROLA OLAIZOLA

0


Sarrera

Iktus iskemikoa gaixotasun larri eta ohikoa da. Diagnostiko goiztiarrak odol-fluxua berrezarriko duen tratamentua ahalbidetzen du, bai fibrinolitikoa zain barnean administratuz zein tronbektomia mekanikoa eginez, eta horrela, gaixoen bizi-itxaropena zein bizi-kalitatea hobetuz.

Helburuak

Gure Ospitalean tronbektomia mekaniko bidez tratatutako iktus iskemikoekin izandako esperientziaren berri ematea, horretarako, gure gaixoen ezaugarri klinikoak, heriotza-tasa eta iktusaren aurreko eta ondorengo bizi-kalitatea aztertuz.

Metodoak

2015eko martxoa eta 2018ko iraila bitartean Arabako Unibertsitate Ospitalean tronbektomia mekanikoa erabiliz tratatutako iktus iskemikoak aztertu ditugu: zerbitzuko zein ospitaleko datu-basea erabili dugu eta gaixoei galdeketa espezifiko bat egin diegu.

Emaitzak

Gure lagina 137 gaixoz osatuta dago: 67 emakumez (% 48,6) eta 70 gizonez (% 50,7). 71,50 urte da batez besteko adina (27-97 urte). Kasuen % 52,6 bihotzeko enbolia baten ondorioz gertatutakoa da. NIHSS eskalan (iktusaren larritasun klinikoa zehazteko eskala), batez besteko puntuazioa 15,41ekoa da (10 puntutik gorako iktusak –larriak– gure laginean % 78,52 dira).

Tronbektomia mekaniko bidez tratatutako gaixoen % 85,6ren kasuan, odol-fluxua berrezartzea lortu da.

36 gaixo hil dira (% 26,28), gehienak iktusa jasan eta lehen hilabetean.

Lagineko gaixoen % 95,6 erabat independentea da iktusa jasateko momentuan; ospitaletik ateratzean, aldiz, % 56,1.

3 hilabete edo gehiago igaro ostean: gaixoen % 66 gai da bere kabuz janzteko eta garbitzeko, eta % 86 etxean bakarrik ibiltzeko gai da. Alderantziz, gaixoen % 44k bere etxeko ardurak gutxitu behar izan ditu, eta % 40 ariketa fisikoa egitean, harreman sozialetan edo hobbietan ere okerrago aritu dira.

Epe mugatu batez bada ere, sintoma afektibo-konduktualak sufritzen dituzte gure gaixoen % 50ek, gehienbat, tristura eta suminkortasuna, baina baita ere apatia, gogogabetasun edo geldotasun bezala ulertuta (gaixoen % 42k ). Neke patologikoa ere ohikoa da, gaixoen % 50ek duelarik. Kognitiboki ere, beherakada nabaritu izan da kasuen % 44an.

Ondorioak

Iktus iskemikoak eragin zuzena du gaixoen bizi-kalitatean. Tratamendua ez da mugatu behar gaixoaren adinarengatik. Tronbektomia mekanikoa teknika ziurra eta eraginkorra da, gaixoak ongi hautatzen badira.

Iktusaren ondorioak mugikortasuna okertzera soilik mugatzea akats bat da. Sintoma kognitibo-konduktualak ere oso garrantzitsuak dira.

Bibliografia

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan