Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Garaiz diagnostikatutako gernu-maskuriko minbizia

Egileak:

Carmen Zárate Oñate

Julen Alberdi Alcorta

Danele Barandiaran Abaroa

Miguel Cardona Sánchez

Araitz Delgado Yañez

Lucas Ulloa Bahamonde

0


Sarrera

72 urteko gizona duela lau egun behin izandako koagulorik gabeko hematuriagatik dator kontsultara. Disuria, polakiuria eta tenesmo arina ere izan zuen egun horretan hematuriarekin batera. Geroztik sintomarik gabe dago.

Helburuak

Hematuria baten aurrean nola jokatu behar den ikasi.

Metodoak

LEHEN ARRETAN EGINDAKO PROBAK:

  • Urokultiboa: negatiboa.
  • Gernu-analisia: 3-10 hematie / kanpo + oxalato katzikozkokristalak
  • EKografia: tumorebatgernu-puxikan.
  • Gernu-zitologia: zelulamalignoak.

Konsulta ez presentziala egin genion urologiari eta aste bat geroago urologian ikusi zuten, TAC eta preoperatorioa eskatuz.

- TAC: Gernu-maskuriko ezkerraldeko kupulan 14 mm-ko lesio exofitikoa, neoplasia urotelialarako susmagarria.

- ZISTOSKOPIA eta RTU: uroteliar kartzinomapapilarra, ez inbasiboa (pTagradualtua).

- BCG INSTILAZIOAK (6 instilazio, astean behin)

- KONTROLEZKO ZITOSKOPIA: tumorerik ez. KONTROLEZKO GERNU-ZITOLOGIA: negatiboa.

Gaur egun, pazienteak BCG instilazioekin jarraitzen du urte bateko tratamendua bete arte.

Emaitzak

Ondorioak

Osasun Zentroan bertan ekografia izatea kasu honetarako oso garrantzitsua izan zen. Batez ere, diagnostiko azkarra eta, ondorioz, lehen baino lehen zegokion tratamendua emateko funtsezko proba izan zen. Pazienteak lehenengo kontsulta egin zuenetik ebakuntza egin zioten arte bakarrik 45 egun igaro ziren. Modu konbentzionaletik eginez gero, segur aski prozesua askoz motelagoa izango zitekeen.

Bibliografia

M. Babjuk, W. Oosterlink, R. Sylvester, E. Kaasinen, A. Böhle, J. Palou-Redorta y M. Roupret. Guía clínica del carcinoma urotelial de vejiga no músculo-invasivo de la Asociación Europea de Urología. Actas Urol Esp. 2012;36 (7): 389-402. Elsevier. 2012.

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan