Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Arrisku handiko unitate baten arnas birus sintzitialagatiko agerraldi nosokomial baten kronologia eta neurri estandarrak betetzeaz geroztiko kontrola

Egileak:

Irene Zarain Palacios

Luis Ignacio Martinez Alcorta

0


Sarrera

Arnas birus sintzitialak (ABS) neoplasia hematologikoak dituzten pazienteetan erikortasun eta hilkortasun garrantzitsua eragin dezake, ospitalizazio-unitateetan kontrolatzen zailak diren agerraldi epidemikoak eraginez.

Helburuak

COVID-19 pandemiaren deklarazioa eta gero, ospitale tertziario bateko Hematologia Zerbitzuan gertatutako agerraldi baten ezaugarri epidemiologikoak eta ezarritako kontrol-neurri zuzentzaileak deskribatzea.

Metodoak

- Behaketa ikerlana, zeharkakoa eta deskribatzailea.
- Aztergai izan diren pertsonak: 2022/12/01etik 2023/01/19ra Donostiako Ospitaleko Hematologia Orokorreko Unitatean ABSgatiko infekzio sintomatikoa izan zuten osasun-langile eta 8 egun baino gehiagoz ingresaturiko pazienteak dira kasu-agerraldi moduan definitu zirenak.
- Ikerketa mikrobiologikoa:
• Kasuen baieztapena: Arnas-laginetan ABSren aurkako PCR-RT/Antigeno proba.
• Kontrolak: Azken kontaktutik zortzigarren egunera arte.
• Kasuen negatibizazioa: elkarren segidako 2 arnas-lagin negatiboekin, haien artean 48 orduko tartea errespetatuz pertsona asintomatikoetan.
• Karakterizazio genetiko molekularra berresteke dago.
- Neurri zuzentzaileak: Prebentzio Medikuntza (PM) Zerbitzuko erizaintzak behaketa aktiboari ekin zion prebentzio eta kontrol-neurrien betetzea hobetzeko.

Emaitzak

- 6 kasu baieztatu ziren (5 paziente eta osasun-langile bat). 4 pazienteen arteko espazio zein denbora lotura egiaztatu zen. Paziente guztiak (batezbesteko adina: 57,6 urte) haien neoplasien aurkako tratamendu aktiboa jasotzen ari ziren.
- PM-k 2023/01/03an jaso zuen lehen jakinarazpena, ordurako 4 kasu berretsita zeudelarik.
- 2023/01/04an neurri estandarren betetzean antzemandako hutsuneen zuzenketari hasiera eman zitzaion (eskuen garbiketa eta maskara, eskularru zein mantalen erabilera desegokia). Geroztik ez ziren kasu nosokomial berririk hauteman.
- Agerraldia 2023/01/19an eman zen amaitutzat. Ez zen hildakorik egon eta bost pazienteetatik bakarrak bete zituen negatibizaziorako ezarri ziren irizpideak.

Ondorioak

- Neurri estandarren betetze egokiak arnas birus sintzitialaren transmisioa eten zuen eta agerraldia kontrolatzea baimendu zuen.
- Neurri estandarrez gain, isolamendu neurriak ezartzea ere ezinbestekoa da arrisku handiko pazienteen artean ABSagatiko infekzioaren hedapena saihesteko.
- Arrisku handiko unitateetan, eta bereziki oporraldietan, ezinbestekoa da agerraldiak eragiteko gaitasuna duten infekzioen lotura epidemiologiko posibleen susmo eta jakinarazpen goiztiarra.

Bibliografia

Komunikazioaren testua PDF formatuan atxikituta.

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan