Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Osasunaren sustapena erizaintzako osasun-prestakuntza espezializatuan

Egileak:

Alaitz Oiarbide Saralegi

0


Sarrera

Erizainentzat, unibertsitateko trebakuntzan nahiz lanean aritzean, osasunaren sustapenak garrantzia du. Legeek, erizaintzako teoriko nagusiek, teoriek eta ereduek, nola gobernuek, eta Osasunaren Mundu Erakundeak, sustapenaren hainbat alderdi aztertzen dituzte. Sustapenak erizainen osasun-prestakuntza espezializatuan duen zeregina aztertu nahi da.

Helburuak

Erizaintzako osasun-prestakuntza espezializatuan, osasuna sustatzeari buruzko edukien aldeak nahiz antzekotasunak ezagutzea.

Metodoak

Ikerketa kualitatiboa. Aztertzeko dokumentu-ikerketa. Espainian, erizain espezialisten osasun-prestakuntza arautzen duten prestakuntza-programen araudia aztertzea.
Baloratutako irizpideak:
Beharrak: Osasun-arazoak
- Esku-hartze arloak: gaixotasun kronikoak, ezintasunak, pazienteen eskubideak eta betebeharrak
* osasunaren sustapenaren ikuspegiari dagozkienak:
* Bizi-kalitatean oinarritutako arreta
* Pazienteen eta gaixoen heziketa, haien itxaropenetan, sinesmenetan eta balioetan oinarrituta, erabaki arduratsuak hartzeko
* Baliabide eta zerbitzuen eskaintza
Beharrak: Bizimoduak
- Esku-hartzeko arloak: elikadura, jarduera fisikoa, sexualitatea, tabakoa eta beste droga-mendekotasun batzuk, estresa
* Osasunaren sustapenetik duten ikuspegiari dagozkienak
* Portaera osasungarriak sustatzea
* Aukera osasungarriak hartzeko errazenak izan daitezen erraztea
* Aldeko eredu soziokulturalak
Beharrak: Bizi-trantsizioak:
- Esku-hartze arloak: haurtzaroa eta nerabezaroa, immigrazioa, inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzea
* Osasunaren sustapenetik duten ikuspegiari dagozkienak
* Nortasun pertsonala eta bizi-proiektua garatzeko baldintzak erraztea
* Baliabide eta zerbitzuen eskaintza
* Aldeko eredu soziokulturalak
* Trebetasun pertsonalak eta sozialak garatzea: arazoei aurre egitea, emozioak maneiatzea, komunikatzea...
Beharrak: Sektore anitzeko estrategiak
- Esku-hartze arloak: ingurune osasungarriak, osasuna sustatzen duten agertokiak, ekitatea eta desberdintasunak osasunean
* Osasunaren sustapenetik duten ikuspegiari dagozkienak
* Sektoreen arteko koordinazioa eta sareko lana erraztea
* Desberdintasun-egoeran dauden pertsonei eta taldeei baliabideetarako sarbidea erraztea

Emaitzak

Aurretiko Emaitzak, Ikerketa amaitzeke dago.

Ondorioak

Emaitza guztiak izan gabe, ez da egokia ondorioak ateratzea.
Hala ere, badirudi osasunaren sustapenak zeregina baduela erizain espezialisten formakuntzan.

Bibliografia

https://www.sanidad.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/docs/formacionSalud.pdf
https://www.who.int/
https://www.consejogeneralenfermeria.org/pdfs/deontologia/codigo_deontologico.pdf
BOE-A-2003-21340 Ley 44/2003, de 21 de noviembre, de ordenación de las profesiones sanitarias.
https://enfermeriavirtual.com/teorias-y-teoristas-de-enfermeria/?nowprocket=1
https://www.sanidad.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/promocion/home.htm

Azken Berriak

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...
"Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika erizainak
Zumarragako Ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua egiten duen "Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika Garate erizainak. Ikerketa kualitatiboaz baliatuz, osasun-sisteman emakumeen eta gizonen aukera berdi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan