Haurren garun-paralisia garaiz detektatzeko eskala eta tresna eraginkorrenen berrikuspen eta meta-analisiak: Berrikuspen sistematikoa
Egileak:
Alicia Varas- Meis
Itziar Alonso- Arbiol
Carmen Lillo- Navarro
Sarrera
Garun-paralisia haurtzaroko mugimenduaren desgaitasunaren kausa ohikoena da, eta diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da epe luzerako emaitza funtzionalak hobetzen dituzten esku-hartze goiztiarrak optimizatzeko. Bizitzako lehen bi urteak seinale goiztiarrak detektatzeko epe kritikoa dira, eta diagnostiko-tresnek garapen neurologikoaren funtsezko etapetan esku hartzeko aukera ematen dute.Helburuak
Hori dela eta, berrikuspen eta meta-analisien berrikuspen sistematiko bat burutu zen, eskura dauden diagnostiko eta baheketa metodoei buruzko aurkikuntza sendoenak laburtzeko eta garun-paralisiaren diagnostiko goiztiarrerako tresna eraginkorrenak identifikatzeko.Metodoak
PRISMA 2020 estandarren arabera egin zen deskribapena. Bilaketa Web of Science eta PubMed datu-baseetan egin zen. Inklusio-irizpideak honako hauek izan ziren: haurren garun-paralisiaren diagnostiko goiztiarra egiteko tresna eraginkorrenak aztertzen dituzten berrikuspen sistematikoak eta meta-analisiak, gaztelaniaz edo ingelesez idatziak. Berrikuspen kalitatea AMSTAR-2-ri jarraituz analizatu zen.Emaitzak
Hiru berrikuspen aukeratu ziren hautagarritasun prozesuaren ondoren. Analizatutako ikerketen artean adostasuna dago, garuneko paralisiaren diagnostikoa diagnosi-tresna bakar batean baino aurkezpen klinikoan oinarritzen dela. Halaber, ikerketak bat datoz historia klinikoa, neuroirudia eta ebaluazio motore/neurologiko estandarizatuak konbinatzearen gomendatzearekin garuneko paralisiaren diagnostiko goiztiar eta zehatza egiteko. Teknologiaren bitarteko motore/neurologikoaren ebaluazioa etorkizun handikoa dirudi, baina oraindik balioztatu ez den tresna da.Ondorioak
Garuneko paralisiaren diagnostiko goiztiarra posible da bizitzako lehen sei hilabeteetatik aurrera, historia klinikoa, neuroirudia eta miaketa fisikoa konbinatuz.Bibliografia