Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Kasu klinikoa: trigeminoaren neuralgia

Egileak:

Sandra Ledesma Jorge

Ander Izaguirre Urberuaga

IƱaki Izaguirre Mendikute

Maitena Urberuaga Erce

0


Sarrera

Aho kiskalgarriaren sindromea (SBA) mihian edo ahoko mukosaren beste kokapen batean berotasuna eta erredura izatea ezaugarri duen prozesua da, ahoko lesio espezifikorik ez dagoenean. Zefaleen Nazioarteko Elkarteak honela definitu zuen: “aho barruko erredura-sentsazioa da, eta ez dago ez kausa medikorik, ez hortzetakorik”.

Xede-populazio nagusia emakume peri edo postmenopausikoak dira, eta gizonekiko erlazioa 7:1ekoa da.

 

Helburuak

Metodoak

48 urteko emakumea kontsultara joan da ahoko minarekin, zortzi hilabeteko eboluzioarekin. Mina iraunkorra, neurrizkoa, ez-irradiatzailea eta eboluzio kronikokoa da. Eutirox, Deltius, Clortalidona, Omeprazol, Paracetamol. Klotrimazola, fosfomizina eta klonazepama hartzen du.

Lehenengoko azterketan aho barrunbean ehun bigunetan ez da anormaltasunik ikusten.

Diagnostiko diferentzialak aho kiskalgarriaren sindromea eta tratamendu osteko eskualdeko min konplexuaren sindromea barne hartu zituen.

Aho kiskalgarriaren sindromea diagnostikatu zioten pazienteari, egunean 2 orduz baino gehiagoz 3 hilabetez aho barneko mina izatea ezaugarri duen egoera, klinikoki nabariak diren lesiorik gabe.

Emaitzak

SBAko paziente ohikoena emakume peri edo postmenopausiko bat da, konpromiso psikologikoa duena (antsietatea edo depresioa) eta, normalean, polimedikatua. Triada klasikoa honako hau da: aho-sugar jarraitua edo aldizkakoa, disgeusia eta xerostomia.

Miaketa klinikoan ez da ikusten muki-asaldurarik, eta gutxienez 4-6 hilabete irauten du, nahiz eta, askotan, zenbait urte izan. Min kronikoaren entitate gisa tipifikatu dezakegu.

Mingainaren punta da kokapenik ezaugarriena.

Behin diagnostikoa ezarrita, estrategia terapeutikoa planteatu behar dugu. Garrantzitsua da sindromearen eboluzio-denbora kuantifikatzea. Koadroa ezarri berritan, tratamendu kontserbadorea eraginkorragoa izan ohi da.

Ahoko mukosa (tabakoa, alkohola...) lehortzen eta narritatzen duten ohitura toxikoak ere saihestuko ditugu. Gaixoaren azterketa analitikoak burdinaren metabolismoan (ferritina edo sideremia baxua) gertatzen diren asaldurak azaleratu ditzake, eta horiek elikadura konpentsatzea gomendatzen dute. Faktore psikologikoak kontrolatzeko zailak dira.. Hala ere, tratamendu bat bera ere ez da behin betikoa eta unibertsala. Clonazepan eta Capsaicina erabiltzen dira, emaitza ezberdinekin.

Ondorioak

Gaur egun ez dago protokolo terapeutiko bateratu eta eraginkorrik SBA duten paziente guztientzat. Hori lotuta egon daiteke SBAren historia naturala ez dela argi definitu. Litekeena da plazebo-efektuagatik hobetzea.

Bibliografia

  1. Parra Martínez MH. El Síndrome de boca ardiente: revisión de la literatura. Acta odontológica Colombiana 2013; 3 (2): 119-128.
  2. Casariego ZJ. Síndrome de boca ardiente. Avances en odontoestomatología 2009; 25 (4): 193-202.
  3. Silvestre FJ, Sivestre-Rangil J, López –Jornet P. Rev Neurol 2015; 60(10):457-463.
  4. Ros Lluch N, Chimenos Küstner E, López López J, Rodríguez de Rivera Campillo ME. Síndrome de ardor bucal: Actualización diagnóstica y terapéutca. Av. Odontoestomatol 2008; 24 (5):313-321.
  5. Chimenos Küstner E, Arcos-Guerra C, Marques –Soares MS. Med Clin (Barc). 2014: 142 :(8): 370-374.
  6. Blanco Carrión A, Otero Rey E. Patología oral asociada a la sequedad bucal. Av.Odontoestomatol 2014; 30 (3): 129-133.


 

 

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan