Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

1. Sexuen arteko meta-komunikazioa

Egileak:

Amaia Urrejola Muguruza

Sexoterapeuta


Paul Watzlawick-ek dioen bezala, «ezinezkoa da ez komunikatzea» eta komunikazio sexualarekin antzekoa gertatzen zaigu. Osasun-arloko lehen mailako arreta zerbitzu guztietan sexuari buruz hitz egiten da, ez, ordea, modu eraginkorrean ezta esplizituan ere. Bizitzako uneren batean sexualitatearen eremuan zailtasunak suerta daitezke, eta laguntza eskatzen badugu, gehienetan osasunaren profesionalengana jotzen dugu eta, zehazki, osasun-zentroetan dauden familia-medikuengana. Aldiz, gehiegitan, pazienteei arreta eskaintzen zaienean, ez dira izaki sexudun gisa tratatzen eta, ondorioz, sexualitatearen dimentsioa ez da aintzat hartzen. Horren atzean arrazoi ugari egon daitezke, beste batzuen artean, komunikazio sexualerako ohitura falta, lotsa, gaia tabua kontsideratzea, ezagupen falta, denbora falta eta abar. Horrekin batera, osasunean lan egiten dugun profesionalok ere izaki sexudunak gara; hau da, sexuaren eraginez diferenteak izateko diseinatuta gaude, baita komunikazioari dagokionez ere.

Beraz, tailer honetan, sexuari buruz nola komunikatzen garen analizatuko dugu, hala nola sexuen artean eta sexuari buruz meta-komunikatuko gara, betiere kalitatezko arreta integralean hobetzeko asmoarekin. Horretarako, oinarrizko azalpen teorikoak, jarduera praktikoak eta pauta batzuk emango dira.

 

Azken Berriak

UEUren udazkeneko ikastaroak
Udazkeneko-ikastaroak
UEUk ikasturteari hasiera eman dio honako ikastaro hauekin. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu ditu. Udazkeneko ikastaroak Udazken honetarako ikastaro zerrenda oparoa antola...
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25. urteurrena ospatuko du
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak datorren astean, irailaren 29an, bere 25. urteurrena ospatzeko EKITALDIA eta ERAKUSKETA antolatu ditu Iruñeko Pinaquy aretoan, 18:30etan.. Ekitaldiraa gonbidatuta daude ziurtagiria duten ehundaka enpresa, saltoki,...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan