Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzan atzerapausoak euskararen normalizazioan

2011-06-01

Osakidetzako Euskara Planaren ebaluazioa egin zenetik osasun-erakundeak egindako bidea ideia nagusi bitan labur daiteke: Osakidetzak, batetik, bizkar eman dio ebaluazioari, proposatutako neurri zuzentzaile nagusietatik bat ere ez baitu bultzatu; bestetik, Euskara Planaren filosofiari eraso dio, ahaleginak egin baititu euskararen erabilera eta kalitatezko zerbitzuen arteko lotura apurtzeko, horrela koherentea izanik Gobernuko alderdiak eta oraingo osasun-sailburuak beti adierazitako jarrerarekin. Izan ere, inoiz ez dute ulertu euskaldunok zerbitzu eskasagoa jasotzen dugula gure hizkuntza eman ezik; horretaz oso bestera, beti esan dute euskararen ezagutza baloratzeak kalte egiten diola osasun-langileen maila profesionalari. Horrela, oso deigarria da Osasun Sailak euskararen erabilera nola kendu duen Osakidetzako programa-kontratuen kalitate-parametroetatik. Beraz, batetik, Euskara Planak ez du aurrera egiten, eta bestetik, atzera doa.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan