Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Jardunaldi arrakastatsuak Gasteizen: euskarak ez dio muzin egin ikerkuntzari

2011-06-15

Ekainaren 3an eta 4an Gasteizko Biltzar Etxean egindako XXI. Osasun jardunaldiek arrakasta handia izan dute, 150 lagun inguru izan ginelarik, nahiz eta gaia zenbaitzuentzat urrun egon: ikerkuntza.
Mahai-inguruetan parte hartu zuten hizlariek ederki erakutsi zuten euren alor horretan egiten ari diren aurrerakuntzak eta eguneroko lanean zer eragin duten eta etorkizunean izango dutena. Ahozko komunikazioak (19) eta poster kopurua ere (37) beste urtetan bezainbestekoa izatea ere esanguratsua izan da. Tailer biak ere bete egin ziren, 20 lagunekin.
Amaierako hitzaldian ere literatura eta osasun-mundua lotuz hitzaldi ederra eman zigun Patxi Zubizarretak. Eta, nola ez, ondo pasatzeko aukera ere egon zen, afarian parte hartu zuten 40 lagunek kontatu ahal dizuten moduan. Bertan urte luzetan gure lehendakaria izan den Jabier Agirreri eta Araban ere historikoa izan den Ramon Arrizabalagari oparitutako txapel handi banarekin amaitu genuen.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...
Udako ikastaroak 2026 EHU: "Osasuna eta hizkuntza XIX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna"
Irailaren 11n EHUk ikastaro hau antolatu du:  Udako ikastaroak 2026 EHU: "Osasuna eta hizkuntza XIX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna" Euskara bere garapen teknologikoaren une erabakigarrian dago. Adimen artifizi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan