Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzako oposizioak: esperientziadun langileak galtzaile

2011-06-15

Osakidetzak euskarari erabakitzeko ahalmena jaitsi nahi dio hurrengo lanpostu-eskaintza publikoan, azterketari, lehen ematen zitzaion erabakimena itzuliz. Horrela, azterketak, benetan eta ez itxuraz, oposizioen erdia balioko du, merezimenduen kaltetan. Euskarak, merezimenduen barruan, % 20 balio izaten du. Alabaina, kaltetuena ez da euskara izango, esperientzia profesionala eta prestakuntza osagarria baizik.
Osasun Sailburuak beti aldarrikatu du prestakuntza osagarriak eta, batez ere, esperientzia direla langilerik egokienak aukeratzeko irizpideak. Baina esperientzia profesionala eta prestakuntza iraunkorra ahuldu ditu eta esperientziadun langileak aterako dira galtzaile, batez ere adinez aurreratuenak, paradoxikoki, normalean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko arazo gehien dutenak.
Eta lan-mundura datozen belaunaldi berriei, berriz, mesede eskasa egingo zaie, azterketaren erruletara itzultzeak ziurtasun-eza handitzen baitu, gure garaiaren gaitzik handienetariko bat dena.-> Informazio gehiago

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...
Udako ikastaroak 2026 EHU: "Osasuna eta hizkuntza XIX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna"
Irailaren 11n EHUk ikastaro hau antolatu du:  Udako ikastaroak 2026 EHU: "Osasuna eta hizkuntza XIX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna" Euskara bere garapen teknologikoaren une erabakigarrian dago. Adimen artifizi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan