Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Liburu berria: Erizaintzako Diagnostikoak

2011-09-09

Aurten lehendabiziko aldiz “Erizaintzako Diagnostikoak” euskarara itzuli dute eta berri pozgarria da. Liburu hau oinarrizko osasun-laguntzako kontsultetan eta ospitaleratzean erabiltzen da, baita Unibertsitatean ere.

Honen helburua, erizainek lortu nahi dituzten emaitzak lortzeko jarduera egokiak aukeratzeko oinarriak ematea da. Honela, erizaintza-diagnostiko zuzen batetik abiatuz, tratamenduen emaitza egokienak lortzeko jarraibideak ematen ditu.
Edukien artean honako hauek daude: terminologia estandarizatuak, erizaintza diagnostikoak, osasuna sustatzea, nutrizioa, kanporatzea eta trukea, jarduera/atsedena, hautematea/ezagutza, autopertzepzioa, rola-harremanak, sexualitatea, aurre egitea/estresa jasatea, bizitza-printzipioak, segurtasuna/babesa, erosotasuna, hezkuntza/garapena.
Hauez gain, atalburu berriak ditu 'Irizpen kritikoa eta balioespena' eta 'Diagnostiko egokia nola identifikatu'. Nolanahi ere, honekin batera webgune bat ere eskaintzen da NANDA-I-en iritzi eta txostenak, Power Pointeko aurkezpenak eta ikasleek egindako galdera ohikoenak bilduz.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan