Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoa: “Demasiado rápido” euskalduntzen

2011-09-09

Lan-eskaintzaren prentsaurrekoan entzun ziren hitzak omen dira hauek. Diskriminazio positiboa abiadura handiegian ezarri nahia Osakidetzako langileontzat arazo omen da. Errealitateak, ordea, EAEn euskara ofiziala den arren, eskubideen urraketak egunerokoak direla azaltzen du. Onartutako eskubidea da euskara, baina urte hauetan guztietan Osakidetzak ez du zerbitzua euskaraz emango duenik ziurtatu.

Ez gara LEP honen portzentajeak egokiak edo desegokiak diren eztabaidatzen hasiko. Eskubide-urraketa luzaro mantentzeak ematen digu beldurra, eta bide horretatik goazela ikusten dugu.

Bertan entzun ziren hitzek botika bidez arindu ezin dugun mina sortzen digute. Erabiltzaile askorengan min berdina sortu dutela ere badakigu. Eztabaida antzuetan sartu gabe, eskubideak ziurtatuko dituzten urrats erabakigarriak eman behar dira. Eragileekin eta gizartearekin adostutako urratsak behar dira. Bide horretan aurrera egiteko gure laguntza eskaintzen diegu, berriz ere, Osakidetzako eta gainerako osasun-zerbitzuetako buruei.

Karlos Ibarguren (OEEren Lehendakaria)

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan