Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren topaketak, osasun-administrazioen hizkuntz politikak aztertzeko

2011-10-11

“Hizkuntz politikak osasungintzan” lemapean azaroaren 19an egingo dira, Eibarko Markeskoa Jauregian, goizez. Topaketen helburua OEEkideek osasungintzako arlo guztietako hizkuntza-politikak aztertzea da, euskararen erabilera eta euskarazko produkzioa bultzatuz.
Eguna gonbidatutako hizlariekin hasiko da. Honela, Paul Bilbaok euskal osasungintzako legalitate ezberdinak aztertuko ditu, Adrian Hugo Llorentek osasun-ikasketako euskararen egoeraz hitz egingo du, Roberto Manjonek osasun publikoetako hizkuntza-politikak aztertuko ditu eta Paula Casaresek Behatokiaren salaketez egingo du hitz.
Horrekin batera, parte hartzaileek ere haien proposamenak aurkez ditzakete. Horretarako komunikazioak 2011ko azaroaren 10a baino lehen bidali behar dira, dagozkien laburpenekin, onartuak izan daitezen. Topaketak mahai-inguruarekin bukatuko dira. Bertan egunean zehar jasotako informazioa eztabaidatuko da.
Ekimen hau osasun-arloko langile, bezero eta profesionalei zein sindikatu eta alderdi politikoei zuzentzen zaie eta bertan OEEkideen arteko harremanak bultzatzea bilatzen da.
OEE sortu zenetik 22 urte pasatu direnean, lehendabiziko aldiz Osasun Administrazioen euskararen osasunari buruzko ekimen hau antolatu dugu eta aurrerantzean, 3 urterik behin egiteko asmoa dago.
Komunikazioak aurkezteko: OEEren Idazkaritza, oeejardunaldiak@iberba.ws, 944 042 720

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan