Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ugarteburu sarian parte hartzaileen kopurua bikoiztu da

2011-10-11

Irailaren 17an, Software Askearen Egunarekin bat etorriz, II. Iñaki Ugarteburu Sariak banatu dira, euskarazko Wikipediara egindako ekarpen onenak sarituz. Ekitaldian  Azkue Fundazioaren eta OEEren ordezkariak izan ziren.
Sari hauek Iñaki Ugarteburu EHUko medikuntza irakaslearen omenez antolatzen dira eta 5 arlo ezberdineko ikasleei zuzendu zaizkie: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Teknika eta Teknologia. Honela, arlo ezberdin hauetako ikasleei haien lan eta artikuluak Euskarazko Wikipedian sartzeko gonbidapena egin zitzaien, ondoren, irizpide ezberdinak kontuan hartuz, kategoria bakoitzean lan bi saritzeko asmoz, lanik hoberenei Iphone4 bana eta bigarren suertatu direnei Ipad2 bana emanez.
Balorazio batzordeak aurkeztutako lanen kalitate eta originaltasuna nabarmendu du. Gainera, Azkue Fundazioaren lehendakaria den Josune Ariztondok euskarazko Wikipediaren edukiak azpimarratu ditu, izan ere, gaur egun 104.000 artikulu ditu eta urtebetean artikuluen sarrera kopurua bikoiztu egin da.
Informazio gehiago: Azkue Fundazioa; Argazkiak: Flickr. Bideoak: Youtube Hamaika Telebista

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan