Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Behatokia Legebiltzarrean: “30 urteren buruan Osakidetzak ez du euskaraz sendatzen”

2011-11-07

“Hori da errealitatea. Eta horri erantzun bat ematea dagokio Osasun Sailburuari. Herritarren eskubideak bermatzea dagokie Administrazioari eta Gobernuari. Erantzun egoki bat zor digu euskaldunoi". Hori esan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petriatik Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Bertan, Osasun Sailburuak azalpenak eman behar izan ditu Debagoieneko Ospitalean herritar batek jasandako hizkuntza-eskubideen urraketa larrien inguruan.
Petriatik azaldu duenez, Behatokiak osasun-alorrari lotutako kexa andana jasotzen du. Behatokiak urtero osatzen duen txostenean "osasun alorra beltzuneetako bat da, kexen artean kexa kopururik altuena sortzen duen alorra da, ehunka kexa jaso ditu Behatokiak. Eta kontuan izanik euskaldunok ez dugula kexak jartzeko ohiturarik, amorruarekin joaten garela etxera, oso garbi dugu kopuru hori errealitate zabal eta gordin baten isla besterik ez dela. Hizkuntza-eskubideen urraketak Osakidetzan ere sistematikoak dira".

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan