Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bazkideontzako zozketa eta kuota

2011-12-05

Abenduaren 3an, nekazalturismo batean asteburu bateko egonaldi bat zozketatuko dugu bazkideon artean. Gainera, irabazleak aukera izango du nekazal turismoa aukeratzeko. Bete beharko dituen baldintzak honako hauek izango direlarik: denboraldi arruntean asteburua (2 gau) 120€tik beherako prezioa izatea. Irabazlea aukeratzeko honela egingo dugu: egun horretako Berria egunkariko Hitz jokoak atalean, Sudokuan agertzen den lehenengo errenkadako laukietan aldez aurretik idatzita dauden zenbakien baturen eskuineko zenbakiekin osatuko da zenbaki irabazlea. Adibidez, 3+5+5= 13, 1+5+8=14 eta 4+1+2=07 hau da, irabazlea 347 bazkide-zenbakia duena izango da. Aterako den zenbakia bazkide-kopurua baino handiagoa bada, hurrengo laukitik hasiko da egiten.
Bazkideen zerrenda eguneratua OEEko zuzendaritzaren esku dago, bazkide bakoitzari dagokion zenbakiarekin.
Bestetik, abenduaren hasieran aurtengo kuota bankutik pasatuko dela ere jakinarazi nahi dizuegu. Baten batek kontua aldatu badu, mesedez, aste honetan kontu berria eman. Mila esker.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan