Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Berriak laguntza behar du

2012-09-11

Zergatik eskatzen du gure ziztada BERRIAk?

Milaka laguntzaileren babes bila ari da Berria Taldea ‘Zure ziztada behar dugu’ kanpainan. Berrialagunak egiteko kanpaina da, batez ere BERRIA internetez doan irakurtzen dutenei zuzendua; baina dei handia izan nahi du, euskaltzale guztioi egindako deia, gogorarazteko BERRIA egunkaria egoera kezkagarrian dagoela, eta bizirik jarraituko badu laguntza eta babesa beharko dituela.

BERRIA sortu zenean ere gizarte euskaltzalearen ekimenak sortu zuen, Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean zutik jarri zen komunitate horrek, eta orain ere euskaldunon komunitateak lagundu beharko dio bizirik irauten.

Krisi ekonomiko orokorrak eta hedabideen krisiak (paperetik interneterako bidea) bete betean harrapatu du baita ere BERRIA. Doikuntzak egiten ari da, irakurle berriak bilatzeko produktu eta zerbitzu berriak eskaintzen, interneten euskara besteen pare egoteko ahaleginean, baina halaz ere bera bakarrik eusteko gai ez delako izango plazaratu du ‘Zure ziztada behar dugu’ kanpaina.

Egoera argitu bitartean proiektua sustengatuko duten milaka ekarpen txiki behar ditu, bestela desagertzeko arriskua baitute.

Herriz herri kanpaina egiten ari dira, helburua delako BERRIA proiektuaren egoera bertatik bertara ahalik eta jende gehienari azaltzea, eta ze gogoeta egiten ari diren eta zein erabaki hartzen ari diren azaltzea.

Horrekin batera kultura munduko eta euskalgintzako sektore askoren atxikimendua erakutsi nahi du Berrialaguna kanpainak, komunitate hau osatzen dutenak asko direla eta BERRIA euskal kulturarentzat erreferentzia ezinbestekoa dela iritzi diotenak asko direla erakusteko.

Informazio gehiago helbide honetan duzue: www.berria.info/berrialaguna

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan